Pentsio sistema

Pentsio sistemaren “piramidea” oinarrizko hiru zutabetan finkatuta dago:

  • Gizarte Segurantza
  • Enpresa aurreikuspen osagarria
  • Banakako aurrezpena

Sistema publikoa eta osagarriaren arteko desberdintasunak

Gizarte Segurantzako sistema publikoa

  • Derrigorrezkoa
    Lan egiten duten langile guztiek alta eginda izan behar dute nahitaez Gizarte Segurantzan.
  • Kontribuziokoa
    Eskakizun batzuk bete behar dira (kotizazio urteak) pentsioa eskuratzeko eskubidea lortu ahal izateko.
  • Banaketakoa
    Kotizazioak ez dira kotizatzen duenaren alde (kotizatzaileak) metatzen, baizik eta pasiboen (pentsiodunen) pentsioak ordaintzen dituzte. Belaunaldien arteko transferentzia dago.
  • Publikoa
    Gizarte Segurantzaren kudeaketa publikoa da.
  • Oinarrizkoa
    Herrialde bateko gizarte babes sistemaren oinarri bateratua da.

Pentsioen sistema osagarria

  • Borondatezkoa
    Norbere borondatez sartzen da sisteman, banakako erabaki baten edo enpresen baitan egindako hitzarmenaren emaitza bezala.
  • Osagarria
    Osagarria, eta ez Gizarte Segurantzako sistema publikoa ordezkatzeko egina.  Bere helburua pentsio publikoa osatzea da.
  • Kapitalizaziokoa
    Ekarpenek errentagarritasuna sortzen dute, etorkizunean jasotzeko prestazioei erantzun ahal izateko.
  • Pribatua
    Izaera pribatukoa, baina administrazioaren kontrolarekin. Parte hartzen duten aldeen askatasunetik sortzen da, baina lotuta dago Legearen nahiz ikuskatzeko eta kontrolatzeko Organo publikoen aginduetara.

Sistema osagarria: premia

ELGAk emandako datuen arabera, Espainian pentsioaren azken soldatarekiko ehunekoa (ordezkatze tasa) %81,2tik %73,9ra igaro da bi urtean (2011tik 2013ra).

Gainera, Gizarte Segurantzan jorratu diren erreforma guztiak ildo baten arabera egin dira: pentsio publikoa kobratzeko sarbidea zaildu eta diru-kopurua gutxitu.

Horri biztanleria zahartzea eransten badiogu (Euskadin pentsioa jasotzen duen lagun bakoitzeko 2 kotizatzaile baino gutxiago daude; sistemak iraun dezan eska daitekeen gutxienekoa, alegia) erraza da ondorioa ateratzea: gizarte pentsio osagarria dagoeneko premiazko bihurtu da.