Zer da BGAE bat?
BGAEi buruzko informazioa
Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeak (BGAE) Euskal Herrian irabazi asmorik gabe borondatez sortutako erakundeak dira, bazkideak hainbat egoeratan babestu ahal izateko helburuarekin osatutakoak. Horiek Eusko Jaurlaritzaren kontrol eta ikuskaritzaren menpe daude. Horrez gain, urtero profesional independienteek BGAEen kontuak ikuskatzen dituzte.
Hortaz, BGAEak Euskadiko berezko erakundeak dira eta horien helburu nagusia da, Gizarte Segurantzak ordaindutakoez gain, pentsio osagarriak ordaintzea.


Pentsio Planekiko ezberdintasunak
Pentsio Planek eta BGAEek helburu berdina dute: pentsio publikoen osagarri izatea. Hala ere, badira ezberdintasun batzuk, BGAEen ezaugarriak baitira:
- Euskadiko berezko baliabide espezifikoa, Eusko Legebiltzarra eta Jaurlaritzatik datozen araudiaren arabera zuzentzen direnak.
- BGAEek berezko nortasun juridikoa dute eta ez dute Erakunde kudeatzaile bat behar beraien ondarea gobernatzeko.
- Irabazi asmorik gabekoak dira.
- Beraien bazkideek osatzen dituzte Gobernu Organoak eta horien osaketa demokratikoa da
- Beraien kontrola eta ikuskaritza Eusko Jaurlaritzari dagokio, ez estatuko Administrazioari.
Abantailak
- Ona da BGAE bat izatea lagundu egingo dizulako erretiroa hartzen duzunean zure bizi kalitatea eta zure etxekoena mantentzen, eta baita ekarpenak egiten dituzunean zerga-onurak jasotzen ere.
- BGAE bat izateko ez da aparteko baldintzarik betebehar. BGAEak jende guztiarentzat dira onuragarriak, pentsioen arazoa herritar ororen arazoa baita.
Motak
BGAE guztiak ez dira berdinak. Pentsioak ordaintzen dituztenen artean, honako hauek bereiz ditzakegu: enplegu BGAEak (enpresen baitan sortuak), banan-banakakoak (finantza erakundeek sustatuak), eta elkartutakoak (talde eta elkarteek sustatuak). Gainera badira BGAE desberdindu-gabekoak ere, ez dute pentsiorik ordaintzen, baina babesa eskaintzen dute ehorzketa, itsasontzien krosko, etxebizitza eta abarrengatik sortutako gastuetan.
Zertan eta nola inbertitzen dute BGAEek?
BGAEek ezin dute nonahi inbertitu, legeak egokitzat jotako aktiboetan bakarrik inbertitu dezakete (zor publikoa, akzioak, bonuak, higiezinak, eta abar) eta horretan finkatutako ehunekoak errespetatuz, betiere dagozkien Inbertsiorako Printzipioen Deklarazioetan (IPD) jasotako inbertsio politika jarraituz, erakunde bakoitzaren gobernu organoak onartutakoa.
BGAEen helburua bere bazkideei pentsio osagarriak ordaintzea da; hori bateragarria da Euskal Herriko aktiboetan inbertitzearekin, betiere baldin eta Legez egokitzat jotakoak eta lehen mailakoak badira. Hain zuzen ere, BGAEek 1.000 milioi euro baino gehiago inbertituta dituzte Euskadin; horrek erakusten du benetan sendoa dela Euskadiko Autonomia Erkidegoaren garapen ekonomiko eta sozialarekin duen konpromisoa.
Ekarprenak eta Prestazioak
Ekarpenak BGAE ezberdinen bidez egin daitezke. Zuk lan egiten duzun enpresan edo sektorean BGAE bat baldin badago, BGAEan dirua jartzea aztertuko da (euskal biztanlego aktiboaren ia erdiak enpleguko BGAE bat dauka); gehienetan enplegatzaileak eta enplegatuak ordaintzen dute erdi bana, eta betiere langilearen mesedetan. Nolanahi ere, beti dago aukera banan-banakako BGAE batean ekarpena egiteko, pentsio publikoa osatzeko helburuarekin.
Lan jarduera batean hasi bezain laster komeni da BGAE batean dirua jartzen hastea. Egokiena litzateke egindako ekarpenekin zure azken soldatako %20ra iristeko kopuru nahikoa izatea (zure ekarpena kalkula ezazu) eta hobe da ekarpenak aldiro egitea (urte amaierarako ez uztea). Era berean, pentsioak ordaintzen dituzten BGAEei egindako ekarpenek zerga-onurak dituzte. (begiratu legeria orokorra).
BGAE batetik kobra daiteke baldin eta BGAEaren estatutuetan aurreikusitako gertaeraren bat suertatzen bada: eskuarki erretiroa, desgaitasun iraunkorra, heriotza, gaixotasun larria edo iraupen luzeko langabezia izaten dira.
Halaber, banan-banakako eta elkartutako BGAEetan eskubide ekonomikoak berreskuratu egin litezke, era orokorrean, BGAE batean lehenengo ekarpena egiten hasi eta 10. urtetik aurrera, inolako gertaera suertatzea itxaron gabe (horri erreskate eskubidea deritzo).
BGAE batek ordaindutako kopuruak kobra daitezke, funtsean, errenta eran (aldian behingo ordainketak, esaterako, hilean behingoak), kapital eran (dena batera) edo era mistoan (aurreko bi modalitateak konbinatuz). Modurik gomendagarriena lehenengoa da, hilean behingoa, pentsio publikoarenarekin parekoena.
Orokorrean, BGAE batetik jasotako kopuru guztiek lan-errendimendu bezala ordaintzen dute Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan. Horretan kontuan hartu beharko da kobratzeko era (begiratu ekarpenen eta prestazioen fiskalitatea).
Euskadiko BGAE Federazioa
BGAEak haien artean elkartu daitezke. Izan ere, Euskadiko BGAE Federazioa Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen (BGAE) euskal elkarterik garrantzitsuena da.
Euskadiko BGAE Federazio honek funtsean hiru eginkizun betetzen ditu: BGAEen ordezkaria da Erakunde publikoen aurrean (Eusko Jaurlaritza eta Legebiltzarra eta Foru Aldundiak) eta gizarte aurreikuspenaren inguruko gainontzeko talde eta erakundeekin; Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Sektorearen ordezkaria da Gizarte Aurreikuspeneko Euskal Kontseiluan, eta gizarte aurreikuspenaren zabalkundea nahiz prestakuntza sustatzen ditu. Halaber, laguntza teknikoa ematen die hala eskatzen duten pertsonei.
Euskadiko BGAE Federazioak ez du irabazi asmorik, eta finantza iturri bezala bere bazkideen kuotak darabiltza, federatutako BGAEak direnak, eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza txiki bat.
Ez da derrigorrezkoa federatzea; hala ere, BGAE garrantzitsuenak federatuta daude. Gaur egun, federatutako erakundeak 70 inguru dira.
Zerbitzuak
Euskadiko BGAEen Federazioak oinarrizko laguntza teknikoa ematen die (juridikoa, finantzaria, fiskala, eta abar), federatutako erakundeei eta jendeari oro har, BGAEen datu esanguratsuenen berri ematen du, eta prestakuntza ikastaroak antolatzen ditu.