Federazioa

Aurkezpena

Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Federazioa da Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen (BGAE) artean garrantzitsuena eta ordezkaritzarik handienekoa. Gaur egun, 70 erakunde inguru daude bere baitan, nor bere borondatez bertaratuak, eta urtero 900 milioi euro baino gehiago ordaintzen dizkiete prestazioetan euren bazkideei.

Euskadiko BGAEen Federazioak ez du irabazi asmorik, eta finantza iturri bezala bere bazkide diren federatutako BGAEen kuotak darabiltza, eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza txiki bat.

Euskadiko BGAEen Federazioak Batzar Orokorra eta Gobernu Batzarra dauka: horien bitartez gobernatzen da, eta baditu arlo teknikoa nahiz administrazio arloa ere.

Euskadiko BGAEen Federazioak lurralde esparru desberdineko foroetan parte hartzen du. Horrela, Gizarte Aurreikuspenaren Euskal Kontseiluko kide da BGAEen sektoreko ordezkari bezala, kide nabarmena da Confederación Española de Mutualidades de Previsión Social Voluntaria erakundean ere, ordezkari bat du Europako pentsioen elkarte garrantzitsuena den Pensions Europen, eta sektore publikoko pentsioen Europako elkartean, EAPSPIn kide behatzaile moduan.