PENTSIO-SISTEMAREN «PIRAMIDEA» OINARRIZKO HIRU ZUTABETAN SOSTENGATZEN DA

Gizarte Segurantza

Enpresen Aurreikuspen Osagarria

Banakako aurrezpena

Tabla sistema de pensiones

SISTEMA PUBLIKOAREN ETA OSAGARRIAREN ARTEKO ALDEAK

Gizarte Segurantzaren sistema publikoa

  • Nahitaezkoa: lan egiten duten pertsona guztiek Gizarte Segurantzan alta emanda egon behar dute nahitaez.
  • Kontribuziozkoa: zenbait baldintza bete behar dira (kotizazio-urteak) pentsioa jasotzeko eskubidea izateko.
  • Banaketakoak: kotizazioak ez dira metatzen kotizatzen duenaren alde, baizik eta aktiboek (kotizatzaileek) pasiboen (pentsiodunen) pentsioak ordaintzen dituzte. Belaunaldien arteko transferentzia dago.
  • Publikoa: Gizarte Segurantzaren kudeaketa publikoa da.
  • Oinarrizkoa: herrialde bateko gizarte-babeseko sistemaren oinarri komuna da.

Pentsio-sistema osagarria

  • Borondatezkoa: sisteman sartzea borondatezkoa da, banakako erabakia edo enpresen baitan hartutako akordioaren ondoriozkoa.
  • Osagarria: Gizarte Segurantzako sistema publikoaren osagarria da, eta ez ordezkoa. Pentsio publikoa osatzea du helburu.
  • Kapitalizaziokoak: ekarpenek errentagarritasuna sortzen dute etorkizuneko hartzekoetarako.
  • Pribatua: pribatua da, baina administrazioak kontrolatzen du. Alderdiek askatasun osoz sor dezakete, baina legea bete behar du eta ikuskapenerako eta kontrolerako erakunde publikoen mende dago.

Sistema osagarria: premia bat

ELGAk emandako datuen arabera, azken soldatarekiko pentsioaren ehunekoa (ordezkapen-tasa) jaisten joan da Espainian azken urteetan, eta gaur egun % 80koa da.

Gainera, Gizarte Segurantzak pentsio publikoa kobratzeko aukerak gogortzeko eta haren zenbatekoa murrizteko asmoz egin ditu aldaketa guztiak.

Horri biztanleriaren zahartzearekin lotzen badiogu, zeina bereziki nabarmena baita EAEn (pentsio-hartzaile bakoitzeko gutxienez 2 kotizatzaile behar dira, sistema jasangarria izateko eska daitekeen gutxienekoa izango litzateke hori), erraza da ondorioztatzea gizarte-aurreikuspen osagarria dagoeneko beharrezko bihurtu dela.

Oinarrizko kontzeptuak

PENTSIO-SISTEMA

AURREIKUSPEN-ESKULIBURUA

PRESTAKUNTZAKO BIDEOAK

JOLASAK

OINARRIZKO IKASTAROA

INBERTSIOEI BURUZKO IKASTARO PRAKTIKOA

Glosarioa