Oinarrizko kontzeptu batzuk aurkezten dizkizugu, BGAE-ek duten paper garrantzitsua hobeto ulertzen laguntzeko.

BGAEak EAEko berezko zerbait dira

BGAEak EAEko erakunde propio eta espezifikoak dira. Hala ere, antzekotasunak dituzte estatuko gizarte-aurreikuspeneko mutualitateekin eta Europako IORP edo pentsio-funtsekin.

BGAE-en araudi erregulatzailea eta administrazio-kontrola

BGAEak Eusko Legebiltzarretik eta Eusko Jaurlaritzatik datozen arauek erregulatutako EAEko erakundeak dira, eta Eusko Jaurlaritzari dagokio horiek kontrolatzea eta gainbegiratzea.

BGAE-en helburua

BGAEen helburua Gizarte Segurantzaren sistema publikoa osatzea da, erretiroa iritsita, bazkidea aktiboan jasotako azken soldatara ahalik eta gehien hurbil dadin.

BGAE-en garrantzia

2023ko abenduaren 31n, federatutako BGAE-en ondarea 28.000 milioi eurotik gorakoa zen, eta EAEko BPGd-aren % 30 baino gehiago zen. Estatuko sistemak hirukoizten zituen eta EB-14ko batez bestekoa baino zertxobait txikiagoa zen (% 29,20).

Ekarpenak 815 milioi eurotik gorakoak ziren eta kontuen kopurua milioi bat eta ehun mila baino gehiagokoa zen, biztanleria aktibo landunaren ia erdia.

BGAE-ek 2023ko ekitaldian ordaindutako prestazioak 820 milioi eurotik gorakoak izan ziren, eta horrek esan nahi du erakunde horiek 4.000 milioi euro baino gehiago ordaindu dizkietela bazkide eta onuradunei azken 5 ekitaldietan.

BGAE bat izatearen abantailak

  • Zure eta zure familiaren bizi-kalitatea mantentzea erretiroa hartu ondoren.
  • Zerga-onurak izatea ekarpenetan.

Noiz egin ekarpena BGAE bati eta zenbatekoa

  • Komenigarria da lan-jarduera hasten denetik hastea BGAE bati ekarpenak egiten.
  • Gomendagarria da zure azken soldataren % 20ra iristeko adinako kopurua jartzea.

Noiz kobra daitekeen BGAE batetik

BGAEaren estatutuetan ezarritako inguruabarren bat gertatzen denean: erretiroa, ezintasun iraunkorra, heriotza, gaixotasun larria edo iraupen luzeko langabezia.

Banakako eta elkartutako BGAE-etan berreskuratu daitezke, oro har, eskubide ekonomikoak, BGAE bati lehen ekarpena egin zitzaion egunetik 10 urte igaro ostean.

Nola kobra daitekeen BGAE batetik

Erakunde bakoitzaren araudiak dioenari jarraitu behar zaio; honela kobra daiteke:

  • Errenta (aldizkako ordainketak)
  • Kapitala (behin bakarrik)
  • Mistoa (aurreko bi modalitateak konbinatuta)

BGAE baten ekarpenen eta prestazioen tributazioa

BGAE baterako ekarpenek zerga-pizgarriak dituzte, hau da, PFEZaren zerga-oinarri orokorra murrizten dute. Dena den, BGAE batetik jasotako kopuru guztiek ordaindu behar dute pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (PFEZ), lan-etekin moduan.

Oinarrizko kontzeptuak

PENTSIO-SISTEMA

AURREIKUSPEN-ESKULIBURUA

PRESTAKUNTZAKO BIDEOAK

JOLASAK

OINARRIZKO IKASTAROA

INBERTSIOEI BURUZKO IKASTARO PRAKTIKOA

Glosarioa