Prestazioak
Nola eragiten dute?
Pentsioak ordaintzen dituzten BGAEen helburua aldian behingo errenta moduan (14 ordainketa urtean) jasotzen den Gizarte Segurantzako pentsio publikoa osatzea da. Horren harira, BGAEen prestazioak kobratzeko erarik egokiena ere aldian behingo errenta izango litzateke, eta helburu horrekin.
Komeni da aintzat hartzea ondorengo kontu hauek:
Eskuarki babestutako egoerak:
- Erretiroa
- Desgaitasun iraunkorra
- Heriotza
- Gaixotasun larria
- Iraupen luzeko langabezia
Erreskatatzeko eskubidea
Banan-banakako eta elkartutako BGAEetan eskubide ekonomikoak berreskuratu egin litezke, era orokorrean, BGAE batean lehenengo ekarpena egiten hasi eta 10. urtetik aurrera.
Desberdindu-gabeko BGAEak
Badira desberdindu-gabeko BGAEak ere, eta babesa eskaintzen dute ehorzketa, itsasontzien krosko, etxebizitza eta abarrengatik sortutako gastuetan.
Fiskalitatea
BGAE batetik jasotako kopuruak lan-errendimendu bezala ordaintzen dute Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan.
- Errenta bezala kobratzen baldin badira, PFEZeko zerga oinarri orokorrean sartzen dira %100ean.
- Kapital bezala kobratzen baldin badira, lehenengo ekarpena egin zenetik 2 urte baino gehiagora jasotako lehenengo kopurua, betiere baldin eta baliaezintasunagatik edo mendekotasunagatik jasotzen ez bada:
- 300.000 euro bitartean, PFEZko zerga oinarri orokorrean %60an sartzen dira.
- Gainerakoa, PFEZko zerga oinarri orokorrean %100ean sartzen dira.
- Misto moduan kobratzen baldin badira (Kapitala / Errenta edo Errenta / Kapitala): lehenago adierazitakoa aintzat hartuta, jasotzen den moduaren arabera.
- Desgaitasunen bat duen pertsona batek Errenta moduan jasotako prestazioek (kapitalean kobratutakoak ez) salbuespena dute PFEZan, eta horren muga lanbide arteko gutxieneko soldata bider hiru da.