Jardunaldiak eta hitzaldiak

BGAE-EN EGUNGO INTERES-TASEN INGURUKO INBERTSIO-ZORROEN ETORKIZUNA IZENEKO JARDUNALDIA
  • Data: 2019/11/25
  • Lekua: Bizkaiko Batzar Nagusiak (Bilbo)
  • Hizlariak: Carlos Magán Pérez jn.

Joan den azaroaren 14an, BGAE-EN EGUNGO INTERES-TASEN INGURUKO INBERTSIO-ZORROEN ETORKIZUNA izeneko jardunaldia egin zen Bilbon, Federazio honek antolatuta.

Gai horri erantzuna ematen saiatzeko, Carlos Magán Pérez jn., AFIko bazkideak emandako txostenarekin hasi zen saioa, eta ondoren mahai-ingurua egin zuen, Luis María Ugarte Azpiri jnak., LagunAro, enpleguko BGAEko zuzendari nagusiak, moderatzaile moduan, eta honako hauek parte hartuz:

  • Aitor García Santamaría jn., Laboral Kutxaren inbertsio – funts eta aurreikuspen planen arloko Zuzendaria.
  • Joseba Orueta Coria jn, Kutxabank Gestionen Kontseilari Delegatua.
  • Pedro del Pozo Vallejo jn, Abokatutzaren Mutualitatearen inbertsio hirigarrien Zuzendaria.
  • Javier Velasco Rubio jn., BBVAko Instituzio gestorea.

Mahai-ingurua amaituta, bertaratutakoei publiko gisa parte hartzeko aukera eman zitzaien, Federazio honetako lehendakari Ignacio J. Etxebarria Etxeita jnak. jardunaldia itxi aurretik.

Pentsioen problematika: zer egin egun? (erronkak eta irtenbide nagusiak)
  • Data: 2018/11/26
  • Lekua: Bizkaiko Batzar Nagusiak (Bilbo)
  • Hizlariak: José Antonio Herce San Miguel jn.

Hiru ataleko jardunaldia:

  • Jardunaldiaren agurra Pedro Mª. Azpiazu Uriarte jn. Txit Gorenaren eskutk, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburua. (Jaitsi hemen).
  • Euskadiko BGAE Federazioaren Presidentea den Ignacio J. Etxebarria Etxeita jn.ren aurkezpenaren ostean, unibertsitate irakaslea eta pentsioetan aditua den, José Antonio Herce San Miguel jn.ren ponentzia. Gaia: egun pentsio sistemak dituen erronka nagusiak. Haintzat hartu beharreko aukerak eta irtenbideak, betiere helburua izanik herritarrak erretiroa iritsitakoan duintasunez bizi ahal izatea. (Jaitsi hemen).
  • Eztabaida El Correo egunkariko Ekonomia Saileko Erredaktore nagusia den José Vicente Merino Vitoria jn.ak moderatuta. Horretan parte-hartu dute Eusko Legelbiltzarrean Taldea duten alderdi politiko eta hauteskunde-koalizio guztien ordezkariek: Íñigo Barandiaran Benito jn. (EAJ – PNV), Leire Pinedo Bustamante and. (EH – BILDU), Jon Hernández Hidalgo jn. (ELKARREKIN PODEMOS), Antonio Damborenea Basterrechea jn. (PP) eta Sonia Pérez Ezquerra and. (PSE – EE).
PENTSIO SISTEMA OSAGARRI OROKORTUEN INPLEMENTAZIOAN BOTERE PUBLIKOEK JOKATU BEHARREKO PAPAERA (ANALISI KONPARATUA)
  • Data: 2018/06/29
  • Lekua: Azkuna Zentroa (Bilbo)
  • Hizlariak: Pablo Antolin Nicolás jn.
  • Pablo Antolin jn.ren (OCDEko Ekonomista nagusia eta Pentsio Pribatuen Saileko burua) ponentziaren azalpena, nagusiki bi auzi dituena: alde batetik, pentsio sistema osagarri orokortuen zenbait eredutan botere publikoek burutuko funtzioen analisia eta, beste alde batetik, azaldutako pentsio ereduen abantailak eta arazoak azaleratzea, eta, orobat, etorkizunari begira kontuan hartu behar diren erronkak aurreikustea. (Ponentzia jaitsi)
  • Hizlariaren disertazioaren ostean, hurrengokoen parte-hartzea: Sibylle Reichert and., Holandako pentsio funtsen Federazioaren Bruselako Bulegoaren Arduraduna; Enric Tornos jn., Confederación Española de Mutualidades-eko Idazkaria; eta Aitor Emaldi jn., EAPSPI, Sektore Publikoko Pentsioen Europar Elkartearen Idazkari Nagusia
PENTSIO SISTEMEN ORAINGO EGOERA ETA ETORKIZUNA: GIZARTE SEGURANTZAREN HIRU ZUTABEEN ZEREGINA
  • Data: 2017/12/14
  • Lekua: Bilboko Burtsa
  • Hizlariak: Hagen Hügelschäffer eta Francisco Javier Arrieta Idiakez

Hiru ataleko jardunaldia:

  • Hasierako agurra Ogasun eta Ekonomia Sailburua, Pedro MªAzpiazu Uriarte jn.  
  • AKA-ko (sektore publikoko planen alemaniar Elkartea) zuzendariondokoa den, Hagen Hügelschäffer jn.ren ponentziaren aurkezpena: Pentsio sistemak Europan: jarraitu beharreko eredua.  Jaitsi hemen ponentzia.
  • Deustuko Unibertsitateko Lanaren Zuzenbide eta Gizarte Segurantza irakasle titularra  eta Euskal Gizarte-Aurreikuspeneko Kontseiluko kidea den, Francisco Javier Arrieta Idiakez jn. ren ponentziaren aurkezpena: Gizarte Segurantzaren zutabeak Espainiar Estatuan: Euskadiren berezitasunak.  Jaitsi hemen ponentzia.
Gizarte-babesa pentsioen ikuspegitik: orokortzerako urratsak
  • Data: 2017/10/23
  • Lekua: Ercilla hotela, Bilbo
  • Hizlariak: Xabier Aierdi Urraza., Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko soziologia irakaslea

Hiru ataleko jardunaldia:

  • Hasierako agurra Ekonomia, Finantzak eta Aurrekontu Sailburuordea, Alberto Alberdi Larzigoitia jn. 
  • Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko soziologia irakaslea den, Xabier Aierdi Urraza jn.ren ponentziaren aurkezpena, ikuspuntu soziologiko batetatik pentsioen problematikari buruzkoa eta gaiak sorrarazitako hausnarketekin.  Jaitsi hemen ponentzia.
  • Mahai-ingurua, Lan Harremanen Kontseiluko Presidente den Tomas Arrieta Heras jn.aren eskutik eta partaide gisa Jon Azkue Manterola jn. (Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordea), Ana Belén Juaristi Urdangarin and. (Engranajes Juaristi, S.L.ko Zuzendari Kudeatzailea), Luis Mª Ugarte Azpiri jn. (LagunAro, BGAEko Zuzendari nagusia), Carlos Bravo Fernández (Politika Publiko eta Gizarte Babeserako CC.OOko Idazkaria) eta Amaia Aldasoro Iturbe and. (Elkarkidetza BGAEko Presidenteorde exekutiboa, ELA – STV sindikatoaren ordezkari).
EUSKADIKO GIZARTE AURREIKUSPENAREN 20 URTE
  • Data: 2013/05/13
  • Lekua: Museo Guggenheim Bilbao
  • Hizlariak: Pedro Luis Uriarte Santamaria, Juan Luis Laskurain Argarate, Jenaro Kortajarena Amiano, Juan M. Ollora Ochoa de Aspuru, Joseba Azkarraga Rodero, Pedro M. de la Torre San Cristobal

Emaitza bakan baten XX. urteurrena ospatzen da:

  • Bere helburuagatik:  epe luzean euskal gizarteak daukan arazorik zailenari aurre eginez.  
  • Bere izaeragatik: gizartean sustraitua, “errespetua eta miresmena merezi duten erakundeak”.
  • Bere arrakastagatik (20 urtean bakarrik): Euskal biztanleen %40 BGAE batean euren borondatez, 10.000 milioi euroko aurreztutako ondarearekin… euren borondatez aurreztuta.

Jardunaldietako hitzaldiak deskarga itzazu lotura honetan.

PENTSIOEN SISTEMA PUBLIKOAREN BIDERAGARRITASUNA ETA GIZARTE AURREIKUSPEN OSAGARRIAREN EGINKIZUNA EUSKADIN
  • Data: 2013/10/16
  • Lekua: Bilbao
  • Hizlariak: Adituak, bertakoak nahiz nazioartekoak, eta gonbidatutako berrogeita hamar iritzi sortzaile inguru.

Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen ondarearen ehunekoa (Euskadiko BPGren %31,41) UE-15eko batez bestekoaren gainetik dago dagoeneko (%30,7), baina oraindik ere urrun dago ELGAko batez bestekotik (%67,6).

Holandak, Europako pentsio sistemarik aurreratuenarekin, adibide bezala balio diezaguke Euskadiko pentsioen etorkizuna arakatzeko.

EFRP/NAPF-AREN NAZIOARTEKO BATZARRA
  • Data: 2003/09/30
  • Lekua: Hotel Rey Don Juan Carlos, Barcelona
  • Hizlariak: Terry Author (T G Author & Co), Oliver Bolitho (Goldman Sachs Asset Management), Robin Ellison (Pinsents), Andrew Evans (Pricewaterhouse Coopers)...

With the spotlight focused on current issues affecting international retirement provision, the impact of reform and EU strategic financial planning on a pan-European basis, there has never been such an important time for anyone involved with global retirement provision to come together to discuss the practicalities of sustaining global workplace pensions now and for the future.

The EFRP/NAPF International Conference 2003 provides the trend-setting platform for just such a debate.