Aurkezpena
Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeen (BGAE) EAEko talderik garrantzitsuena eta ordezkagarriena da Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Federazioa.
Euskadiko BGAE-en Federazioak ez du irabazi-asmorik, eta bazkideen kuotekin —federatutako BGAEak dira bazkideak— eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza txiki batekin finantzatzen da.
Euskadiko BGAE-en Federazioak Batzar Nagusi bat eta Gobernu-batzorde bat ditu —organo horiek gobernatzen dute federazioa—, eta arlo tekniko bat eta arlo administratibo bat ere baditu.
Euskadiko BGAE-en Federazioak beste lurralde-eremu bateko foroetan parte hartzen du. Hala, Gizarte Aurreikuspenaren Euskal Kontseiluko kidea da, eta BGAE-en sektorea ordezkatzen du. Horrez gain, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Mutualitateen Espainiako Konfederazioko kide nabarmena da; ordezkari bat du PensionsEurope-n hau da, Europako pentsioen elkarterik garrantzitsuenean, eta EAPSPIko (sektore publikoko pentsioen Europako elkartea) kide da, behatzaile gisa.
Funtzioak
Federazioak funtzio hauek ditu:
- BGAEak ordezkatzea botere publikoen aurrean (Eusko Legebiltzarra eta Eusko Jaurlaritza eta foru-aldundiak), baita gizarte-aurreikuspenarekin zerikusia duten nazioko eta nazioarteko beste erakunde eta instituzio mota batzuen aurrean ere.
- Gizarte-aurreikuspenaren sektorea ordezkatzea Gizarte Aurreikuspenaren Euskal Kontseiluan.
- Gizarte-aurreikuspenaren zabalkundea eta prestakuntza sustatzea.
- Elkartutako erakundeen eta horien eta bazkideen arteko gatazkak konpontzea.
- Herritarrei laguntza tekniko orokorra ematea (juridikoa, finantzarioa, fiskala, etab.), BGAE-en datu esanguratsuenen berri ematea eta prestakuntza-ikastaroak, jardunaldiak, mintegiak, eta abar egitea.