Jasotzeko moduaren arabera:

  • Errenta moduan kobratzen badira:

– Ekarpenei eta enpresen kontribuzioei dagokien zatia PFEZren zerga-oinarri orokorrean sartzen da% 100ean, lan-etekin gisa.

Bestalde, errenta moduan jasotako prestazioen errentagarritasuna salbuetsita geratzen da, baldin eta eratutako errenta biziartekoa bada edo, aldi baterakoa bada, gutxienez 15 urtekoa eta zenbateko konstantea bada, arrazoi tekniko eta finantzarioek eragin ditzaketen aldaketak alde batera utzi gabe; hala ere, Araban eta Gipuzkoan salbuespena errenta moduan jasotako prestazioaren zenbatekoaren % 40ra mugatzen da..

  • Kapital gisa kobratzen badira, lehenengo ekarpena egin zenetik 2 urte baino gehiago igaro ondoren jasotako lehen zenbatekoa, betiere baliaezintasun edo mendekotasunagatik 300.000 euro arte jasotzen ez badira, % 70ean txertatzen dira PFEZren zerga-oinarri orokorrean, eta gainerakoa % 100ean txertatzen dira PFEZren zerga-oinarri orokorrean, lan-etekin gisa. Gainera, errentagarritasunari dagokion zatiak % 100eko zerga ordainduko du kapital higigarriaren etekin gisa.
  • Modu mistoan kobratzen badira (kapitala/errenta edo errenta/kapitala): aurretik azaldutakoari jarraikiz, jasotzen den moduaren arabera.