Prestakuntza

BGAEek daukaten eginkizun garrantzitsua hobeto ulertzen laguntzeko oinarrizko ideia sorta bat duzu hemen aurkeztuta.

BGAEak Euskadikoak dira berez

BGAEak Euskadiko bertako erakunde bereziak dira. Hala eta guztiz ere, badituzte antzekotasunak Espainiako Gizarte Aurreikuspeneko Mutualitatekin edo Europako pentsio funtsekin, hots, IORPekin.

BGAEen araudi zuzentzailea eta administrazio kontrola

BGAEak Eusko Legebiltzarra eta Jaurlaritzatik datozen arauek zuzentzen dituzten euskal erakundeak dira, eta Eusko Jaurlaritzari.

BGAEen helburua

BGAEek funtsean pentsio osagarriak ordaintzen dizkiete Gizarte Segurantzako sistema publikoa osatzea da; erretiroa iritsitakoan, bazkideak lanean ari zenean jaso zuen azken soldatako kopuruaren ahalik eta zenbatekorik antzekoena jasotzen laguntzea da helburua.

BGAEen garrantzia

2016ko abenduaren 31n federatutako BGAEen ondarea 24.000 milioi € baino gehiagokoa zen, eta Euskadiko BPGren %33 osatzen zuen; ia Espainiako sistemetakoa halako lau, EB -15 batez bestekoaren antzekoa.

Ekarpenak 755 milioi euro baino gehiagokoak ziren eta kontu-kopuruak milioia eta ehun mila baino gehiago ziren, lanpetutako biztanleria aktiboaren erdia ia.

2016ko ekitaldian zehar BGAEek gauzatutako prestazioak 870 milioi eurotik gorakoak izan dira, horrek esan nahi du azken 5 ekitaldientan bere bazkide eta onuradunei 4.500 milioi euro baino gehiago ordaindu dizkietela.

BGAE bat izatearen abantailak

  • Erretiratzen zarenean zure bizi kalitatea eta zure etxekoena mantentzea.
  • Ekarpenak egiten ari den unean zerga-onurak izatea.

BGAE bati ekarpena noiz eta zenbatekoa egitea?

  • Lan jarduera batean hasi orduko komeni da BGAE batean dirua jartzen hastea.
  • Komeni da zure azken soldatako %20ra iritsi ahal izateko kopuru nahikoa jartzea (simulgailuetarako lotura)

Noiz kobra daiteke BGAE batetik?

Baldin eta BGAEaren estatutuetan aurreikusitako gertaeraren bat suertatzen bada: eskuarki erretiroa, desgaitasun iraunkorra, heriotza, gaixotasun larria edo iraupen luzeko langabezia izaten dira.

Banan-banako eta elkartutako BGAEetan eskubide ekonomikoak berreskuratu egin daitezke, era orokorrean, BGAE batean lehenengo ekarpena egiten hasi eta 10. urtetik aurrera.

Nola kobra daiteke BGAE batetik?

  • Errenta (aldian behingo ordainketa)
  • Kapitala (dena aldi berean)
  • Mistoa (aurreko bi modalitateak konbinatuz)

BGAE baten ekarpen eta prestazioen zerga-ordainketa

BGAE bateko ekarpenek zerga-pizgarriak dauzkate, PFEZren zerga oinarri orokorra gutxitzen dute. Bestalde, BGAE batetik jasotako kopuru guztiek lan-errendimendu bezala ordaintzen dute Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan.