Euskadiko BGAE-en Federazioa borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeen (BGAE) EAEko talderik garrantzitsuena da.
Euskadiko BGAE-en Federazioak, funtsean, 3 funtzio betetzen ditu; BGAEak ordezkatzen ditu erakunde publikoen aurrean (Eusko Legebiltzarra, Eusko Jaurlaritza eta foru-aldundiak) eta gizarte-aurreikuspenarekin zerikusia duten bestelako erakunde eta instituzioen aurrean; borondatezko gizarte-aurreikuspenaren sektorea ordezkatzen du Gizarte Aurreikuspenaren Euskal Kontseiluan; eta gizarte-aurreikuspenaren zabalkundea eta horren inguruko prestakuntza sustatzen ditu.
Euskadiko BGAE-en Federazioak oinarrizko laguntza teknikoa (juridikoa, finantzarioa, fiskala, etab.) ematen die erakunde federatuei eta herritar guztiei, BGAE-en datu esanguratsuenen berri ematen du eta prestakuntza-ikastaroak egiten ditu.
Euskadiko BGAE-en Federazioak Batzar Nagusi bat eta Gobernu-batzorde bat ditu —organo horiek gobernatzen dute federazioa—, eta arlo tekniko bat eta arlo administratibo bat ere baditu.
Euskadiko BGAE-en Federazioak ez du irabazi-asmorik, eta bazkideen kuotekin —federatutako BGAEak dira bazkideak— eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza txiki batekin finantzatzen da.
BGAEtzat hartzen diren erakundeak daude federatuta, eta hainbat modalitatetakoak dira. Hala, enpleguko BGAEak daude (enpresen barruan sortuak), indibidualak (finantza-erakundeek sustatuak), banakakoak (taldeek eta elkarteek sustatuak) eta bereizi gabeak (ehorzketen, itsasontzien kroskoen hausturen, suteen, eta abarren gastuak).
Gaur egun, 70 entitate federatu inguru daude.
Ez da derrigorrezkoa federatzea, baina BGAE garrantzitsuenak federatuta daude eta sektorearen ondarearen % 95 baino gehiago osatzen dute.
Bai, EAEn BGAE-en beste federazio bat dago, Sutearo izenekoa. Hala ere, haren erakunde federatuek bazkideen etxebizitzetan eragindako kalteak estaltzen dituzte, suteen, leherketen, tximisten, euriaren, haizearen, lapurreten, harrien eta abarren ondoriozkoak.
EAEtik kanpo, erakunde baliokidea Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Mutualitateen Espainiako Konfederazioa izango litzateke, eta Europako gainerako herrialdeetan PensionsEurope, alegia, Europako pentsio-elkarterik garrantzitsuena.
Bai, Euskadiko BGAE-en Federazioak Gizarte Aurreikuspenaren Euskal Kontseiluan parte hartzen du, eta BGAE-en sektorea ordezkatzen du bertan. Horrez gain, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Mutualitateen Espainiako Konfederaziokoa kide nabarmena da; ordezkari bat du PensionsEurope-n hau da, Europako pentsioen elkarterik garrantzitsuenean, eta EAPSPIko (sektore publikoko pentsioen Europako elkartea) kide da, behatzaile gisa.
Telefonoz (94.415.54.33), posta elektronikoz (info@epsv.org), web orriaren bidez (epsv.org/) edo aurrez hitzordua eskatuta (Hurtado de Amezaga, 28 – 1. ezk. ezk. 48008 Bilbo).
Ez dago mugarik. Dena den, zerga-arloan, bazkideak egiten dituen ekarpenak urtean 5.000 euroraino baino ezin dira murriztu PFEZn; ostera, enplegatzaileak egiten dituenak urtean 8.000 euroraino, eta guztira (propioak + enpresakoak) ezin dira urtean 12.000 eurotik gora izan.
Bai, banakako eta elkartutako BGAE-etan ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen aldeko ekarpena egin daiteke, baldin eta ekarpenaren onuradunak diru-sarrerarik ez badu edo urtean 8.000 eurotik beherako diru-sarrerak baditu. Ekarpen-egilearen PFEZn urtean 2.400 euro arteko murrizketa-muga dago.
Zerga-arloko murriztapen-mugak gainditzeagatiko edo zerga-oinarria nahikoa ez izateagatiko gehiegizko ekarpen eta kontribuzio enpresarialak hurrengo 5 ekitaldietan murriztu daitezke PFEZn, baldin eta, murrizten diren ekitaldian, BGAEko bazkideak erretiro-egoeran ez badaude.
Bai, erregimen berezi bat dago desgaitasuna duten pertsonen alde; urtean 24.250 euro arteko ekarpen murriztaileak egiteko aukera ematen du.
Bai, gastutzat hartzen dira sozietateen gaineko zergan (pertsona juridikoak) eta, hala badagokio, PFEZn (banako enpresaburuak).
Bai, BGAE batetik jasotako kopuru guztiek ordaindu behar dute pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, lan-etekin moduan.
Ez, BGAE batetik jasotako zenbateko guztiek, BGAE bateko bazkidearen heriotzatik eratorritakoak barne, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan ordaintzen dituzte zergak, lan-etekin moduan.
Jasotzeko moduaren arabera:
- Errenta moduan kobratzen badira, % 100ean integratzen dira PFEZren zerga-oinarri orokorrean.
- Kapital gisa kobratzen badira, lehen ekarpenetik 2 urte baino gehiagorekin jasotako lehen zenbatekoa, betiere baliaezintasunagatik edo mendekotasunagatik jasotzen ez bada: 300.000 euro arte % 60an integratzen dira PFEZren zerga-oinarri orokorrean. Gainerakoa % 100ean integratzen da PFEZren zerga-oinarri orokorrean.
- Modu mistoan kobratzen badira (kapitala/errenta edo errenta/kapitala): aurretik azaldutakoari jarraikiz, jasotzen den moduaren arabera.
Desgaitasunen bat duen pertsona batek errenta moduan jasotako prestazioek (eta ez kapitalean kobratutakoek) salbuespena izango dute PFEZn, lanbide arteko gutxieneko soldata halako 3 gehienez.
Bai, BGAE-ek nortasun juridiko propioa dute, osatzen duten bazkideez bestelakoa, eta, beraz, zergapean daude, nahiz eta hori onuragarria izaten den betetzen duten helburuagatik.
BGAEak Euskal Autonomia Erkidegoan eratutako borondatezko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak dira. Bazkideak hainbat egoeratatik babesteko helburua dute. Gainera, BGAE-en kontuak profesional independenteek ikuskatzen dituzte urtero.
Beraz, BGAEak EAEko erakunde propioak dira, eta Gizarte Segurantzaren pentsioen osagarriak diren pentsioak ordaintzea dute helburu nagusi.
Pentsio-planek eta BGAE-ek helburu bera dute: pentsio publikoa osatzea. Hala ere, zenbait alde daude haien artean. BGAEak honelakoak dira:
- Euskal Autonomia Erkidegoko tresna propio eta espezifikoa da, eta Eusko Legebiltzarretik eta Eusko Jaurlaritzatik datorren EAEko araudiak arautzen du.
- BGAE-ek nortasun juridiko propioa dute eta ez dute erakunde kudeatzailerik behar beren ondarea administratzeko.
- Ez dute irabazi-asmorik.
- Gobernu-organoak bazkideek osatzen dituzte, eta osaera demokratikoa dute.
- Eusko Jaurlaritza arduratzen da horiek gainbegiratzeaz eta kontrolatzeaz, eta ez Estatuko Administrazioa.
BGAE-ek, funtsean, Gizarte Segurantzak ordaindutako pentsioen osagarriak diren pentsioak ordaintzen dituzte, eta haien helburua da, erretiroa iritsitakoan, bazkideari aktiboan jaso zuen azken soldatara ahalik eta gehien hurbiltzen laguntzea. Gainera, badira pentsioak ordaintzen ez dituzten beste BGAE mota batzuk. Bereizi gabeak deitzen zaie, eta bazkidearen ehorzketa-gastuak edo etxebizitzan, itsasontzietan eta abarretan eragindako kalteak estaltzen dituzte.
Ez, pentsioak ordaintzen dituztenen artean, enpleguko BGAEak (enpresen baitan sortuak), banakakoak (finantza-erakundeek sustatuak) eta elkartuak (taldeek eta elkarteek sustatuak) bereiz ditzakegu. Horrez gain, bereizi gabeko BGAEak daude, zeinek ehorzketen, itsasontzien kroskoen, etxebizitzen eta abarren gastuak estaltzen baitituzte.
Bai, zure eta zure familiaren bizi-kalitatea mantentzen lagunduko dizulako erretiroa hartzen duzunean, bai eta zerga-onurak lortzen ere ekarpenak egiten dituzunean.
Printzipioz pertsona guztientzat, pentsioen kontu horrek herritar guztiengan baitu eragina.
Komenigarria da lan-jarduera hasten denetik hastea BGAE bati ekarpenak egiten.
Lan egiten duzun enpresak edo sektoreak BGAEa badu, BGAEari egingo zaion ekarpena hartuko da kontuan (EAEko biztanleria aktiboaren ia erdiak du enpleguko BGAE bat). Ekarpen hori, normalean, enplegatzaileak eta enplegatuak egiten dute, zati berdinetan eta beti langilearen alde. Nolanahi ere, beti egin ahal izango zaio ekarpena banakako BGAE bati, pentsio publikoa osatzeko eta azken soldatara hurbiltzeko.
Zure azken soldataren % 20ra iristeko adinako kopurua.
BGAEaren estatutuetan ezarritako inguruabarren bat gertatzen denean (normalean, erretiroa, ezintasun iraunkorra, heriotza, gaixotasun larria edo iraupen luzeko langabezia). Era berean, banakako eta elkartutako BGAE-etan berreskuratu daitezke, oro har, eskubide ekonomikoak, BGAE bati lehen ekarpena egin zitzaion egunetik 10 urte igaro ostean.
Banakako eta elkartutako BGAE-etan ere berreskuratu daitezke, oro har, eskubide ekonomikoak, BGAE bati lehen ekarpena egin zitzaion egunetik 10 urte igaro ostean; kasu horretan ez da beharrezkoa aipatu inguruabaretakoren bat gertatzea.
Erakundearen araudiak dioenari jarraitu behar zaio, hau da, errenta (aldizkako ordainketak, adibidez, hilean behin), kapital (behin bakarrik) edo modalitate misto (aurreko bi modalitateak konbinatuta) moduan kobra daiteke.
Bai, BGAE batetik jasotako kopuru guztiak lan-etekin gisa sartzen dira pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan. Begiratu Fiskalitatea eta Bizkaiko Foru Ogasunaren gida fiskala apartatua.
Ez, BGAEak EAEko erakunde propio eta espezifikoak dira. Hala ere, antzekotasunak dituzte estatuko gizarte-aurreikuspeneko mutualitateekin eta Europako IORP edo pentsio-funtsekin.
BGAEak Eusko Legebiltzarretik eta Eusko Jaurlaritzatik datozen arauek erregulatutako EAEko erakundeak dira. BGAEak kontrolatzea eta gainbegiratzea Eusko Jaurlaritzari dagokio.
Eusko Jaurlaritzak kontrolaren eta gainbegiratzen ditu BGAEak. Gainera, BGAE-en kontuak profesional independenteek ikuskatzen dituzte urtero.
BGAE-ek legeak onartzen dituen aktiboetan bakarrik inberti dezakete (zor publikoa, akzioak, bonuak, higiezinak, etab.), legeak ezarritako ehunekoen barruan. BGAE-en inbertsio-politika dagozkien inbertsio printzipioen deklarazioetan dago jasota, non erakunde bakoitzak inbertitzen dituen aktiboen araberako arrisku-profila biltzen baita.
BGAE-en inbertsio-politika dagozkien inbertsio printzipioen deklarazioetan (IPD) dago jasota, non erakunde bakoitzak inbertitzen dituen aktiboen araberako arrisku-profila biltzen baita.
BGAE baten helburua bazkideei pentsio osagarriak ordaintzea da, eta hori ez da bateraezina Euskal Autonomia Erkidegoko aktiboetan inbertitzearekin, betiere legeak gai jotzen baditu eta lehen mailakoak badira. Zehazki, BGAE-ek 1.500 milioi euro baino gehiago inbertitu dituzte EAEn. Euskal Autonomia Erkidegoaren garapen ekonomiko eta sozialarekiko konpromiso sendoaren erakusgarri da hori.