Nola funtzionatzen dute?
Gizarte Segurantzatik erretiroa hartzen dugunean jasoko dugun pentsioa osatzeko aldizkako kopuruak dira ekarpenak.
BGAEkoa kobratu ahal izateko ekarpenak egin behar dira, eskubide ekonomikoak pilatzen joan daitezen eta, horien bidez, bazkideari prestazioa ordaindu diezaion erakundearen estatutuetan jasotzen den inguruabarretako bat gertatzen denean (erretiroa, ezintasun iraunkorra, etab.).
Enpleguko BGAE-etan, bazkide babesleak (enplegatzaileak) bazkideen (enplegatuen) aldeko ekarpenak ere egiten ditu, hitzarmen kolektiboan edo xedapen baliokidean adostutakoaren arabera.
Komenigarria da honako gai hauek kontuan hartzea:
Ekarpenak egiteko beharra.
BGAE batek ez du erretiro-pentsio publikoa ordezten, osatu egiten du.
Gizarte Segurantzak pentsio publikoa kobratzeko aukerak gogortzeko eta haren zenbatekoa murrizteko asmoz egin ditu aldaketa guztiak. Pentsio-hartzaile bakoitzeko gutxienez 2 kotizatzaile behar dira; sistema publikoaren iraunkortasunerako eska daitekeen gutxienekoa izango litzateke hori.
Pentsio publikoak, normalean, ez dira KPIaren arabera eguneratzen, eta horrek kobratzen den pentsioaren erosahalmena galtzea ekarriko du.
Laster hasi behar dugu ekarpenak egiten.
Komenigarria da lan-jarduera hasten denetik hastea BGAE bati ekarpenak egiten.
Ekarpenak denbora luzean zehar egiten direnean aterako diegu etekina ekarpenei. Izan ere, 30 urtean zehar BGAE batera ekarpenak egiten dituen pertsona baten pentsio osagarriaren 1/3, lortutako errentagarritasunaren eta zerga-onuraren ondorio izango da.
Konstantea izan behar da.
Ez da komeni ekarpenak egiteari uztea edo urteko azken egunean egitea. Hobe da ekarpenak aldizka egitea, horrela merkatuek ematen duten errentagarritasunari etekina aterako diogu eta.
Ekarpenak egokia izan behar du
Helburu nagusia azken soldataren % 20aren baliokidea den pentsio osagarria lortzea bada, ekarpenak horrekin bat etorri behar du.
Gizarte Segurantzako gehieneko pentsioa baino soldata altuagoa duten pertsonentzat, bestalde, BGAEak aukera ona izan daitezke diru-sarreren arteko alde hori ekiditeko.
BGAE-ei egindako ekarpenek onura fiskalak dituzte.
Adibide praktikoa
56 urteko pertsona, irabazpidezko erregimenean ezkondua
- 56 urteko zergaduna, irabazpidezko erregimenean ezkondua eta zerga-ondorioetarako EAEn bizi dena.
- Zergadunaren lan-errendimenduak: 20.000 €.
- Ezkontidearen lan-errendimenduak: 3.000 € (urtean 8.000 € baino gutxiago).
- Zergadunaren ekarpena ezkontidearen alde (8.000 €-tik beherako diru-sarrerekin, zehazki, 3.000 €): 2.000 €.
- Zergadunak BGAE-ei egindako ekarpena: 5.000 € (2.000 €, enpleguko BGAEari egindako ekarpen propioa; 2.000 €, enpresaren ekarpena; 1.000 €, zergadunak banakako edo elkartutako BGAEari egindako ekarpena).