BGAEak Euskal Autonomia Erkidegoan eratutako borondatezko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak dira. Bazkideak hainbat egoeratatik babesteko helburua dute. Gainera, BGAE-en kontuak profesional independenteek ikuskatzen dituzte urtero.

Beraz, BGAEak EAEko erakunde propioak dira, eta Gizarte Segurantzaren pentsioen osagarriak diren pentsioak ordaintzea dute helburu nagusi.

Gráfica Jubilación-EPSV

Pentsio-planek eta BGAE-ek helburu bera dute: pentsio publikoa osatzea. Hala ere, zenbait alde daude haien artean. BGAEak honelakoak dira:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko tresna propio eta espezifikoa da, eta Eusko Legebiltzarretik eta Eusko Jaurlaritzatik datorren EAEko araudiak arautzen du.
  • BGAE-ek nortasun juridiko propioa dute eta ez dute erakunde kudeatzailerik behar beren ondarea administratzeko.
  • Ez dute irabazi-asmorik.
  • Gobernu-organoak bazkideek osatzen dituzte, eta osaera demokratikoa dute.
  • Eusko Jaurlaritza arduratzen da horiek gainbegiratzeaz eta kontrolatzeaz, eta ez Estatuko Administrazioa.