ESKUMEN FISKALA ETA ARAUDIA
Euskal Autonomia Erkidegoan, zerga-arloko eskumenak, Ekonomia Itunaren arabera, foru-aldundiei eta lurralde historikoetako batzar nagusiei dagozkie, Autonomia Estatutuak (EZKO) harmonizazioaren, koordinazioaren eta lankidetzaren arloan Eusko Jaurlaritzari aitortzen dizkion eskumenak alde batera utzi gabe.
Ekarpenen fiskalitatea, zerga-araubidea
Bazkide OSOAREN ekarpenak
- Bazkide osoak banakako eta elkartutako BGAEei egindako ekarpenen zenbatekoak kengarriak izango dira PFEZren zerga-oinarri orokorretik. Urtean gehienez 5.000 €-ko muga ezartzen da.
- Zergadunaren ezkontideak edo izatezko bikotekideak ez badu zerga-oinarri orokorrean integratzeko etekinik edo urtean 8.000 €-tik beherako etekinak eskuratzen baditu, ezkontidea edo izatezko bikotekidea bazkide den BGAEari egindako ekarpenak kendu ahal izango ditu PFEZren zerga-oinarri orokorretik. Kasu honetan, hala ere, urtean gehienez 2.400 €-ko muga ezartzen da.
- 4.000 euroko muga berri bat arautzen da, elkartekideak norberaren konturako langileak edo autonomoak diren enpleguko gizarte-aurreikuspeneko sistemetara egindako ekarpenak batzeko.
- Minusbaliotasuna duten pertsonek urtean 24.250 €-ko ekarpena egin ahal izango dute, eta minusbaliotasuna ez duten pertsonek gehienez 8.000 €-koa; baina urtean gehienez 24.250 € kendu ahal izango dira ekarpenengatik.
Bazkide BABESLEAREN ekarpenak
Ekarpenak gastu kengarria dira sozietateen gaineko zergan, bazkide osoei egindako ekarpenen egozpenaren baldintzapean, eta zerga pertsonalaren zerga-oinarrian integratzen dira.
Enpresaburuaren eta langilearen arteko 1986ko irailaren 17a baino lehenagoko konpromiso edo itunen kasuan, bazkide babesleek beren sozietateen gaineko zergan kontribuzioen zenbatekoa ken dezakete, zenbateko horiek langileei edo bazkideei PFEZren zerga-oinarrian egotzi beharrik gabe.
Gainera, ez zaie langileei zerga-egozpenik egin behar, baldin eta ekarpenak beharrezkoak badira hasitako prestazioak edo BGAEko bazkideen eskubideak bermatzeko edo erretirora begira prestazio zehaztuko erregimenak dituzten aurreikuspen-planak bermatzeko, eta ikuskapen aktuarialen bidez agerian jarri bada BGAEak edo aurreikuspen-planak defizita duela.
Murriztu egin daitezke urteko enpresa-kontribuzioak eta enplegu-sistemari egindako ekarpenak, direla planaren erregelamendutik eratorritakoak –bazkide langileen kasuan edo kooperatiba- edo lan-sozietateen lanaren kasuan–, direla langilearen erabaki baten ondoriozkoak, urteko 8.000 €-ko gehieneko mugarekin. Muga horren barruan sartzen dira, beraz, bazkide arruntak enplegu-sistemari egindako ekarpen propioak (berritasuna).
Sistemari egiten zaizkion ekarpenek urtean 10.000 €-ko murrizketa-muga dute guztira.
Bazkide osoek edo arruntek egindako ekarpenen soberako zenbatekoa hurrengo 5 ekitaldietan murriztu ahal izango da, eta gauza bera egin ahal izango da bazkide babesleek egindako ekarpenekin baldin eta PFEZren zerga-oinarritik kendu ez badira arestian zehaztutako mugak gainditu direlako edo zerga-oinarria gutxiegi delako. Alabaina, hurrengo ekitaldietan murriztu ahal izateko ezinbestekoa izango da murrizketa egiten den ekitaldian bazkideak ez egotea erretiratuta.
2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, kenkariak ezartzen dira PFEZaren kuotan (i) BGAEetan integratutako lehentasunezko enpleguko gizarte-aurreikuspeneko planetara egindako ekarpenengatik ( % 15 – % 25) eta (ii) enpleguko aurreikuspen-sistemetara egindako ekarpenengatik, horietan bazkideak norberaren konturako langileak edo autonomoak direnean ( % 10 – % 15), ekarpenaren zenbatekoaren ala zergadunaren adinaren arabera (36 urtetik beherako pertsonak) (Ikus eskema).
BGAE-en fiskalitatea
BGAE-ek nortasun propioa dute, eta sozietate edo enpresa gehienek bezalaxe, zergak ordaindu behar dituzte.
Honako hauek dira BGAE-ei gehien eragiten dieten zergak:
Sozietateen gaineko zerga
Pentsioak ordaintzen dituzten BGAE-ek sozietateen gaineko zergan % 0ko tasa ordaintzen dute, eta kapital higigarriaren etekinen gaineko atxikipenak itzultzeko eskubidea dute, salbu eta jatorrian atxikipen bakarra duten aktibo finantzarioen etekin inplizituei dagozkienak. Gainerako BGAE-ek % 19ko tasa murriztua izango dute.
2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, zergaren kuota likidoan bi kenkari berri sartzen dira:
• Kenkaria BGAEetan integratutako lehentasunezko enpleguko aurreikuspen-planei egindako enpresa-ekarpenengatik, baldin eta langileari fiskalki egotzi bazaizkio ( % 15 – %25), ekarpenaren zenbatekoaren ala zergadunaren adinaren arabera (36 urtetik beherako pertsonak) (Ikusi eskema).
• Zenbateko txikiagoko kenkaria ( % 10) lehentasunezkoak ez diren enpleguko aurreikuspen-sistemei enpresek egindako ekarpenengatik, baldin eta ekarpen horiek erakunde enplegu-emailearen urteko oinarrizko soldata osoaren % 1,5 edo handiagoak badira ala zergadunaren adina (36 urtetik beherako pertsonak) (Ikusi. eskema).
Beste zerga batzuk
Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga, BEZa, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga eta ekonomia-jardueren gaineko zerga. BGAEak salbuetsita daude zerga horietan.
Prestazioen fiskalitatea
-
Hartzekoetan (prestazioak eta erreskateak), (i) enpresa-ekarpenei eta -kontribuzioei dagokien zatia eta (ii) lortutako errentagarritasunari dagokion zatia bereizten dira; horrela, lehenengo zatiak lanaren etekin gisa tributatuko du, eta lortutako errentagarritasuna kapital higigarriaren etekin gisa.
-
Kapital gisa jasotako zenbatekoen % 70eko integrazio-ehunekoa ekarpenei eta kontribuzioei dagokien zatiari bakarrik aplikatuko zaio. Hala ere, 2025eko abenduaren 31n indarrean zegoen araudia ( % 60ko integrazioa) 2026ko urtarrilaren 1a baino lehen egindako ekarpen eta kontribuzioen ondorioz kapital gisa jasotako prestazioen zatiari aplikatu ahal izango zaio.
-
Oro har, salbuetsita geratzen da errenta gisa jasotako prestazioen errentagarritasuna, baldin eta eratutako errenta biziartekoa bada, edo, aldi baterakoa bada, gutxienez 15 urteko iraupena badu eta zenbateko konstantea badu; nolanahi ere, arrazoi tekniko eta finantzarioek eragin ditzaketen aldaketak gerta daitezke, baina Araban eta Gipuzkoan salbuespena errenta gisa jasotako prestazioaren zenbatekoaren % 40ra mugatzen da.
-
Errentagarritasun positiboa subsidiarioki kalkulatzeko metodo bat ezartzen da, BGAEak Zerga Administrazioari eskubide ekonomikoen errentagarritasunari buruzko informazioa eman ez dionean (prestazioen jasotzailearen antzinatasun-urte bakoitzeko jasotako prestazioaren zenbatekoaren % 1, % 35eko mugarekin) edo, hala badagokio, hartzaileak gizarte-aurreikuspeneko sisteman duen antzinatasunari buruzko informazioa eman ez dionean (jasotako prestazioaren % 25).
-
Desgaitasunen bat duten pertsonek beren eskubide ekonomikoak errenta gisa jasotzen badituzte, lanbide arteko gutxieneko soldata halako hiru arteko salbuespena izango dute, baldin eta legez desgaituak badira.
