Planifikatu zure erretiroa

BGAEak

Hainbat BGAE mota daude, ekarpena egiten duten pertsonen arabera. Enplegukoak, banakakoak eta elkartuak daude.

Ekarpenak

Gizarte Segurantzatik erretiroa hartzen dugunean jasoko dugun pentsioa osatzeko aldizkako kopuruak dira.

Prestazioak

Erretiroan jasoko dudan diru-kopurua. Bere garaian diru hori kobratzeko modua aukeratu ahal izango dut.

Fiskalitatea

Uneko urte naturalean egindako ekarpenak PFEZren aitorpenaren zerga-oinarritik guztiz murriztuko dira.

Pentsio-sistemei buruzko historia pixka bat

Badakizu zein den eta noiz ezarri zen zahartzaro eta baliaezintasuneko lehen sistema?
Bideo honetan, BGAE-en oinarriak, ezaugarriak eta arazoak ere azalduko dizkizugu.

ZERGATIK DA INTERESGARRIA BGAE BAT IZATEA?

Komenigarria da borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakunde (BGAE) bat izatea, zure eta zure familiaren bizi-kalitatea mantentzen lagunduko baitizu erretiroa hartzen duzunean, bai eta zerga-onurak lortzen ere ekarpenak egiten dituzunean.

Prestakuntza

Oinarrizko kontzeptu batzuk aurkezten dizkizugu, BGAE-ek duten paper garrantzitsua hobeto ulertzen laguntzeko. Bideo bilduma honekin zure etorkizuneko erretiroari buruzko erabakiak hartzeko behar duzun guztia ikasiko duzu.

EAEko gizarte-aurreikuspen osagarriari buruzko ikastaroa

Azken albisteak