Adibideak

Jarraian, adibide batzuk ikusiko ditugu, hobeto bereizi ahal izan ditzagun plan desberdinen, ekarpen egileen adinen eta kobratzeko zenbatekoen arteko desberdintasunak.

1. adibidea

Partikularren ekarpen plana

Amaiak eta Patxik BGAE batera ekarpenak egitea erabaki dute, euren erretirorako osagarri bat izateko. Amaiak, Patxi baino zuhurragoa denez, erretiratzeko 40 urte gelditzen zaizkionean erabaki du hilean 100 euro jartzea; Patxik, aldiz, erretirorako 10 urte geratzen zaizkionean hilean 400 euro jartzea erabaki du.

Batak zein besteak aurreikuspen planean jarri duten kopuru osoa berdina da: 48.000 €. 

2. adibidea

Enpresa-langilea enplegu plana

Hilean 400 euroko errenta jasotzeko, 25 urterekin hasiko bagina eta 65ekin erretiratu, aurreikusitako %3,5eko errentagarritasunarekin, hilean 78 euro inguru jarri beharko genituzke; izan ere, geuk ordaindu gabe jasoko duguna %53 izango baita.

Aldiz, 55 urterekin hasiko bagina, ahalegina handiagoa izango litzateke, jasoko genituzkeen errendimenduak askoz ere txikiagoak izango liratekeelako.