Prestazio adibideak
Pentsioak ordaintzen dituzten BGAEen helburua aldian behingo errenta moduan (14 ordainketa urtean) jasotzen den Gizarte Segurantzako pentsio publikoa osatzea da.
Horren harira eta helburu horrekin, BGAEen prestazioak kobratzeko erarik egokiena ere aldian behingo errenta bezala izango litzateke.
Adibide praktiko bat ikusiko dugu kapitala jasotzeko unea hobeto ezagutu dezagun.
Adibide praktikoa
- Aurtengo urtean, BGAEaren bazkide den lagunak 10.000 € jasoko ditu kapital moduan, bere eskubideak berreskuratu dituelako, 10 urte baino gehiagoko antzinatasuna baitauka BGAEan.
PFEZn sartu du jasotako kapitalaren %60.
- Hiru urte geroago, 65 urte bete ditu, eta 6.000 € jaso ditu kapital moduan beste BGAE batetik.
PFEZn sartu du jasotako kapitalaren %60.
- Zortzi urte geroago, erretiroko 5.000 € kobratu ditu kapital moduan.
PFEZn sartu du jasotako kapitalaren %100.

