Berriena Zer egiten dugu

Pentsioen problematika: zer egin egun? (erronkak eta irtenbide nagusiak)

Pasa den azaroaren 26an Euskadiko BGAE Federazioak antolaturiko jardunaldia izan zen Bilbon: “Pentsioen problematika: zer egin egun? (erronkak eta irtenbide nagusiak)”. Horren agurra, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburua den, Pedro Mª. Azpiazu Uriarte jn. Txit Gorenak egin zuen (jaitsi hemen diskurtsoa).

Ondoren, aipatutako Federazioaren Presidentea den Ignacio J. Etxebarria Etxeita jn.ren aurkezpenaren ostean, unibertsitate irakaslea eta pentsioetan aditua den, José Antonio Herce San Miguel jn.ak azaldu zuen bere ponentzia: "Egun pentsio sistemak dituen erronka nagusiak". (jaitsi hemen ponentzia).

Azkenik, eztabaida zabaldu zen, El Correo egunkariko Ekonomia Saileko Erredaktore nagusia den, José Vicente Merino Vitoria jn.ak moderatuta. Horretan parte hartu zuten Eusko Legelbiltzarrean Taldea duten alderdi politiko eta hauteskunde-koalizio guztien ordezkariek.