Berriena Zer egiten dugu

“Pentsio sistema osagarri orokortuen inplementazioan botere publikoek jokatu beharreko papera (analisi konparatua)”.

Pasa den ekainaren 29an jardunaldi bat izan zen Bilbon Federazio honek antolatua, “Pentsio sistema osagarri orokortuen inplementazioan botere publikoek jokatu beharreko papera (analisi konparatua)”. Horretan, Pablo Antolin jn.ak (OCDEko Ekonomista nagusia eta Pentsio Pribatuen Saileko burua) nagusiki bi auzi izan zituen ponentzia bat azaldu zuen: alde batetik, pentsio sistema osagarri orokortuen zenbait eredutan botere publikoek burutuko funtzioen analisia eta, beste alde batetik, azaldutako pentsio ereduen abantailak eta arazoak azaleratzea, eta, orobat,  etorkizunari begira kontuan hartu behar diren erronkak aurreikustea. (Ponentzia jaitsi).

Hizlariaren disertazioaren ostean, hitza hartu zuten: Sibylle Reichert and.ak, Holandako pentsio funtsen Federazioaren Bruselako Bulegoaren Arduraduna; Enric Tornos jn.ak, Confederación Española de Mutualidades-eko Idazkaria eta Aitor Emaldi jn.ak, EAPSPI, Sektore Publikoko  Pentsioen Europar Elkartearen Idazkari Nagusia