2017/12/21
Pasa den abenduaren 14an, “Pentsio sistemen oraingo egoera eta etorkizuna: Gizarte Segurantzaren hiru zutabeen zeregina” izenburuarekin izandako jardunaldiko gogoetak.
- Aurreikuspen osagarria negoziazio kolektiboan sartzea etorkizunerako urrats bat da pentsioentzako
- Egun, Gizarte Segurantzak azken soldataren %70 eta %80 bitartean dago ordaintzen. Kontuan hartu behar da prestazioek galduko duten eros ahalmena KPIrengandik bereizitzean
- Aldaketa demografikoa da Estatuaren pentsio sistemaren erronka nagusia, hala baieztatzen du Hagen Hügelschäffer-ek, AKAko zuzendariondokoa, Sektore publikoko planen alemaniar Elkartea
- Eraginkorra izango da alde kontributiboa eta ez kontributiboa eta borondatezko gizarte aurreikuspen osagarria uztartzea, modu horretan susmaten du Francisco Javier Arrietak, Deustuko Unibertsitateko Lanaren Zuzenbide eta Gizarte Segurantza irakasle titularra eta Euskal Gizarte-Aurreikuspeneko Kontseiluko kidea
“Gizarte Aurreikuspen Osagarriaren (GAO) berezko arauketa irmo bat izatea euskal erregimenean, zerga-pizgarriak zehazteko ahalmena, enplegu sistemen bilakaeraren esperientzia esangarria eta, interesdun talde guztien arteko oinarrizko adostasuna, aurreikuspen osagarria bigarren zutabearen bitartez orokortu beharreko ideiarekin, betiere, lehen zutabe publikoa elementu nahitaezkoa dela aitortuz”. Horiek izan ziren Ogasun eta Ekonomia Sailburuak, Pedro Azpiazuk, jardunaldiko hasierako agurrean adierazitako gizarte aurreiskupen osagarriaren sendotasunaren adierazleak.
Sailburua ibilbidean duden zailtasunei buruz ere mintzatu zen. “Herritarren artean oraindik ezjakintasun handia dago GAOren xede eta funtzionamenduari buruz, sarri, zerga tratamendu onuragarria duen produktu finantzario batekin erlazionatzen da” esan zuen jardunaldiaren aurkezpenean. “Halaber, negoziazio kolektiboa soldata eta lanorduetan oinarritzeak, ordainsariak hobetzeko zailtasunekin batera, lan sistemen bilakaera oztopatzen dute. Gainera, krisiaren eraginaren ondorioz, errenta ertain eta bajuko kolektibo zabalen aurrezki ahalmen urria eta zerga pizgarriek nahi bezain beste ez kontribuitzea kontuan hartu beharreko eztabaidagaiak dira.
Euskadiko BGAE Federazioko presidenteak, Ignacio Javier Etxebarriak, bere mintzaldian defendatu zuen “aurreikuspen osagarria negoziazio kolektiboan sartzea”, halaber gogoratu zuen “egun Gizarte Segurantzak azken soldataren %70 eta %80 bitartean ordaintzen badu ere, kontuan hartu behar dela prestazioek izango duten eros ahalmenaren jaitsiera, KPIrengandik bereizitzean”.
Jaurdunaldian zehar, Ignacio Javier Etxebarria berak goraipatu zuen euskal BGAEek egiten ari diren lana gizarte babesaren alorrean, “zeintzuk beraien bazkide eta onuradunei 4.500 milioi eurotik gora ordaindu dizkiete azken bost urtetan eta 600 milioitik gora amaitu gabeko urte honetan zehar”.
Hitzaldiei dagokienez, Hagen Hügelschäffer-ek, AKA-ko zuzendariondokoak, Sektore publikoko planen alemaniar Elkartea, nabarmendu zuen “aldaketa demografikoa dela Estatuaren pentsio sistemaren erronka nagusia” eta mintzatu zen “europar pentsio publikoaren mailaren jaitsieraz eta pentsio osagarrien beharraz, erretirora heltzean bizi kalitatea mantendu ahal izateko. (Ponentzia jaitsi).
Bere aldetik, Francisco Javier Arrietak, Deustuko Unibertsitateko Lanaren Zuzenbide eta Gizarte Segurantza irakasle titularra eta Euskal Gizarte-Aurreikuspeneko Kontseiluko kidea denak, euskal kasua izan zuen ardatz bere mintzaldian, Pentsio Plan eta Funtsen aurrekoak diren BGAEen eginkizunari eutsi zion eta horien lana gailendu. Halaber, azpimarratu zuen eraginkorra izango dela alde kontributiboa eta ez kontributiboa eta borondatezko gizarte aurreikuspen osagarria uztartzea. (Ponentzia jaitsi).