Legezko oharra

Informazio Gizartea eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen arabera, honako hau jakinarazten dizugu:

  • Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Federazioa (hemendik aurrera, Federazioa), V20163002 IFK zenbakiarekin, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundea da, informazio honetarako ondorengo ondorengo helbide hauxe duena: Hurtado de Amezaga kalea 14. zk. – BH – Ezk. 48008 BILBO (BIZKAIA).
  • Posta elektronikoa: info@epsv.org

 

Eskainitako eduki guztien jabea (testuak, grafikoak, irudiak, argazkiak, softwarea, loturak eta gainerako ikus-entzunezko edo soinu eduki nahiz kode-iturriak…) Federazioa da. Web atari honetako elementuen egitura, diseinua eta aurkezpeneko forma Federazioarenak dira, eta jabetza industrial nahiz intelektualeko eskubideek babesten dituzte.

Erabiltzaile guztiei ematen zaie baimena lehenagoko atalean adierazitako elementuak erreproduzitu, banatu, jendaurrean jakinarazi eta, oro har, beste edozein modutara ustiatzeko, Federazioaren baimen adieraziarekin, salerosteko asmoarekin egiten direnak izan ezik. Edonola ere, eduki guztien egilea nor den aitortu beharko da eta ohikoak diren arauen arabera aipatuko da. Erakunde laguntzaileak dira euren logo eta marka-irudien jabeak, eta haien baimena behar da horiek erabili ahal izateko.

Web atari honetan, erabiltzaileak zenbait lotura aurkitu ahal izango ditu. Horiek baliatuta, bestelako web-orriak aurkitu ahal izango ditu, helburu hartuta gure erakundearekin lotutako Interneteko beste informazio iturri batzuetara erraz sartu ahal izatea, egileen jabetza intelektualerako eskubideekiko begirunearekin, hala gertatuz gero. Hala eta guztiz ere, Federazioak ez du bere gain hartzen lotura horietatik edo lotura horietako edukietatik eratorritako inolako erantzukizunik. Halaber, Federazioko Webera loturak finkatzeko, aldez aurretik Federazioari eskaera egin beharko zaio eta haren baimena beharko du: jabetza intelektualeko eskubideak errespetatu beharko ditu.

Erabiltzaileak ez du erabiliko inolako bitartekorik, web-orriarentzako arrisku, kalte edo baliatu ezinen bat eragiteko aukerarekin, web-orrian instalatuta egon daitekeen edozein babes egitura edo segurtasun-sistema ezabatu, aldatu, saihestu edo manipulatzeko.

Federazioak ez du bere gain hartuko hirugarren pertsonek web-orri hau era desegokian erabiltzea, ez eta ere web-atarian dagoen edo lotura zein beste sistema batzuetatik iritsitako beste pertsona fisiko edo juridikoetatik datorren informazioaren edukia eta eguneratzeari dagokionik. Web-orri honen bitartez luzatutako edukiak informatzeko bakarrik dira, simulagailuak erabiltzearekin lotutako informazioa bereziki. Horregatik, erabiltzaileak horiek erabiltzearen eta erabilita eragin ditzakeen balizko ondorio, kalte eta galeren erantzule bakarra erabiltzailea bera da.

Federazioak ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko honako kasuetan: erabiltzaileei hirugarren pertsonenak diren web atarietan edo hirugarren pertsonek kudeatutakoetan sartzeko aukera ematen dieten loturak (linkak), direktorioak edo bilaketa tresnak erabiltzaileagatik gerta daitezkeen era guztietako kalte eta galerak, edukietan erabiltzaileen sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan edo fitxategietan edozein kalte eragin dezaketen birusak edo beste kode kaltegarri batzuk izatea.

Federazioak eskura du eskubidea, bere web-orriko edukiekin hirugarren pertsonek bidezkoak ez diren moduan erabiliz gero, egokiak iruditzen zaizkion legezko ekintzak gauzatzeko.