Zer egiten dugu

Jardunaldia: “Pentsio sistemen oraingo egoera eta etorkizuna: Gizarte Segurantzaren hiru zutabeen zeregina.”

Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen (BGAE) Federazioak jardunaldi bat antolatu du abenduaren 14an, goizeko 11.30etan, Bilbon, pentsio sistemen oraingo egoera eta etorkizunari buruzkoa.

Federazio honek, pentsioen alorrean gizarte babesaren hedapena eta zabalkundea sustatzearen duen zereginarekin bat, jardunaldi hau baliatu nahi du pentsio sistemei buruzko gogoeta egiteko, bai Europan, bai Estatuan, beti ere Euskadiren berezko izaera ahaztu gabe. 

Horretarako sektore ezberdinetatik datozen goi-mailako bi hizlari izango ditugu, elkarte eta hezkuntza arloetakoak, hurrenez hurren. Horien amankomuneko xedea izango da pentsio sistemen problematikari buruz eta Gizarte Segurantzaren hiru zutabeen zereginaren gainean aritzea, inoiz baino gehio pentsio sistemen bideragarritasunaren gaineko eztabaida borborrean dagoenean gizartean.