Hipotesi praktikoak
Adibide praktiko batzuk ikusiko ditugu, ekarpenen eta prestazioen zerga-ondorioak hauteman ahal izan daitezen.
Lotura interesgarriak
Bizkaiako Foru Aldundiaren gida fiskala
Ekarpen eta aportazioen fiskalitatea
Ekarpenen adibide praktikoa
56 urteko laguna, irabazpidezko erregimenean ezkondua
- 56 urteko zergapekoa, irabazpidezko erregimenean ezkondua eta zerga eraginetarako Euskadin bizi dena.
- Zergapekoaren laneko errendimenduak: 20.000 €
- Ezkontidearen laneko errendimenduak: 3.000 € (urtean 8.000 euro baino gutxiago)
- Zergapekoak ezkonlagunaren alde jarritakoa (ezkontideak 8.000 € baino gutxiagoko diru-sarrerak izanik, 3.000 €, hain zuzen): 2.000 €
- Zergapekoak BGAErako jarritakoa: 5.000 € (enplegu BGAEan berak jarritako 2.000 €; enpresak jarritako 2.000 €; zergapekoak berak banan-banakakako edo elkartutako BGAEan jarritako 1.000 €)


Prestazioen adibide praktikoa
Kasuistika berezirik gabeko zergapekoa
- Aurtengo urtean, BGAEaren bazkide den lagunak 10.000 € jaso ditu kapital moduan, bere eskubideak berreskuratu dituelako, 10 urte baino gehiagoko antzinatasuna baitauka BGAEan.
PFEZn sartu du jasotako kapitalaren %60.
- Hiru urte geroago, 65 urte bete ditu, eta 6.000 € jaso ditu beste BGAE batetik kapital moduan.
PFEZn sartu du jasotako kapitalaren %60.
- Zortzi urte geroago, erretiroko 5.000 € kobratu ditu kapital moduan.
PFEZn sartu du jasotako kapitalaren %100.

