BGAEen fiskalitatea
BGAEek badute euren nortasuna, eta zergak ordaindu beharra dute, Elkarte edo enpresa gehienek bezala.
BGAEei eragiten dieten zergarik esanguratsuenak honako hauek izango lirateke.
Elkarteen gaineko zerga
Pentsioak ordaintzen dituzten BGAEek Elkarteen gaineko zerga %0an ordaintzen dute, higitu daitekeen kapitalaren errendimenduen gaineko atxikipenak itzultzeko eskubidearekin; horrekiko salbuespena dira jatorrian atxikipen bakarra duten finantza aktiboen baitako errendimenduei dagozkienak. Gainerako BGAEek %19ko tipo murriztuaren arabera ordainduko dituzte euren zergak.
Beste zerga batzuk
BGAEek salbuespena dute honako zerga hauetan: Ondare Transmisio eta Ekintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga, BEZa, Hiri Lurren Balio Handitzearen gaineko zerga eta JEZ.