Funtzioak

Euskadiko BGAEen Federazioak ondorengo funtzioak  betetzen ditu:

  • BGAEak ordezkatzen ditu gizarte-aurreikuspenarekin zerikusia duten botere publikoen (Euskal Legebiltzarra eta Jaurlaritza eta Foru Aldundiak) eta nazioko eta nazioarteko beste erakunde eta instituzioen aurrean.
  • Gizarte-Aurreikuspeneko sektorea ordezkatzen du Gizarte-Aurreikuspenaren Euskal Kontseiluan.
  • Gizarte-Aurreikuspenaren zabalkundea eta trebakuntza sustatzen ditu.
  • Erakunde bazkidetuen edo horiek eta beren kideen arteko arazoetan adiskidetzeko zeregina bete dezake.
  • Aholkularitza teknikoa (juridikoa, finantzarioa, fiskala e.a.) eskaintzen die Erakunde federatuei eta, orokorrean, herritarrei, informazioa BGAEen datu adierazgarrienetaz eta trebakuntza-ikastaroak egiten ditu.