Fiskalitatearen inguruan
Ez dago mugarik. Hala ere, PFEZean kengarriak izan daitezke bazkideak urtean 5.000 euro baino gutxiagoko ekarpenak, enplegatzaileak urtean egindako 8.000 euro baino gutxiagokoak, eta bien arteko batura (norberarena + enpresarena) ezin da izan urteko 12.000 euro baino handiagoa.
Bai, banan-banakako eta elkartutako BGAEetan jar daiteke dirua ezkonlaguna edo izatezko bikotekidearen alde, betiere baldin eta ekarpenaren onuradunak diru-sarrerarik ez badu edo urtean 8.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak baditu, ekarpen egilearen PFEZean urtean gehienez 2.400 euroko jaitsierako mugarekin.
Jaisteko zerga-mugak gainditzeagatik edo zerga oinarri gabeziagatik enpresa ekarpen eta kontribuzio gehiegikeriak kenkari izan daitezke PFEZean hurrengo bost ekitaldietan, betiere baldin eta jaisten diren ekitaldiko unean bazkideak erretiroa hartuta ez badaude.
Bai, bada minusbaliatutzat jotako pertsonentzat erregimen berezia: ekarpen kenkariak egiteko aukera ematen du, urtean 24.250 euro gehienez.
Bai, gastutzat jotzen dira Elkarteen gaineko Zergan (pertsona juridikoak) eta, hala badagokio, PFEZean (banakako enpresariak).
Bai, BGAE batetik jasotako kopuru guztiek lan-errendimendu bezala ordaintzen dute Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan.
Ez, BGAE batean jasotako kopuru guztiak, BGAE bateko bazkidea hiltzearekin lotutakoak barne, lan-errendimendu bezala ordaintzen dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan.
Jasotzen diren formaren arabera:
- Errenta bezala kobratzen baldin badira, PFEZeko zerga oinarri orokorrean sartzen dira % 100ean.
- Kapital bezala kobratzen baldin badira, lehenengo ekarpena egin zenetik 2 urte baino gehiagora jasotako lehenengo kopurua, betiere baldin eta baliaezintasunagatik edo mendekotasunagatik jasotzen ez bada: 300.000 euro bitartean, PFEZko zerga oinarri orokorrean sartzen dira %60an. Gainerakoa, PFEZko zerga oinarri orokorrean sartzen da %100ean.
- Misto moduan kobratzen baldin badira (Kapitala / Errenta edo Errenta / Kapitala): lehenago adierazitakoa aintzat hartuta, jasotzen den moduaren arabera.
Desgaitasunen bat duen pertsona batek errenta moduan jasotako prestazioek (kapitalean kobratutakoak ez) salbuespena dute PFEZan, eta horren muga lanbide arteko gutxieneko soldata bider hiru da.
Bai, BGAEek nortasun juridiko berezkoa daukate, osatzen duten bazkideekiko desberdina, eta, beraz, zergak ordaindu behar dituzte, nahiz eta horiek abantailak eduki betetzen duten helburuagatik.