Federazioaren inguruan
Euskadiko BGAEen Federazioa Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen (BGAE) euskal elkarterik garrantzitsuena da.
Euskadiko BGAEen Federazioak funtsean hiru eginkizun betetzen ditu: BGAEen ordezkaria da Erakunde publikoen aurrean (Eusko Jaurlaritza eta Legebiltzarra eta Foru Aldundiak) eta gizarte aurreikuspenaren inguruko gainontzeko talde eta erakundeekin; Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Sektorearen ordezkaria da Gizarte Aurreikuspenaren Euskal Kontseiluan, eta gizarte aurreikuspenaren zabalkundea nahiz prestakuntza sustatzen ditu.
Euskadiko BGAEen Federazioak oinarrizko laguntza teknikoa ematen die (juridikoa, finantzaria, fiskala, eta abar), federatutako erakundeei eta jendeari oro har, BGAEen datu esanguratsuenen berri ematen du, eta prestakuntza ikastaroak antolatzen ditu.
Euskadiko BGAEen Federazioak ez du irabazi asmorik, eta finantza iturri bezala bazkide diren federatutako BGAEen kuotak darabiltza, eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza txiki bat.
BGAE izaera aitortzen zaien erakundeak daude federatuta, eta hainbat modalitateetakoak dira. Horrenbestean, badira enplegu BGAEak (enpresen baitan sortuak), banan-banakakoak (finantza erakundeek sustatuak), elkartutakoak (talde eta elkarteek sustatuak) eta desberdindu-gabekoak (babesa ematen dute honelako gastuak sortuz gero: ehorzketa, itsasontzien kroskoak haustea, sutea, eta abar).
Gaur egun, federatutako erakundeak 70 inguru dira.
Ez da derrigorrezkoa federatzea; hala ere, BGAE garrantzitsuenak federatuta daude, eta sektorearen ondare osoaren %95 baino gehiago ordezkatzen dute.
Bai, Euskadin bada Sutearo izeneko BGAEen beste federazio bat. Dena den, bertan federatutako erakundeei babesa emateaz arduratzen dira, bai, baina bere bazkideen etxebizitzetan zenbait kalte gertatuz gero bakarrik, besteak beste: sutea, eztanda, tximistak, euria, haizea, lapurreta, harria…
Euskaditik kanpo, erakunde baliokidea Confederación Española de Mutualidades de Previsión Social Voluntaria izango litzateke eta Europako gainerako herrialdeetan PensionsEurope, Europako pentsioen elkarterik garrantzitsuena.
Bai, Euskadiko BGAEen Federazioak Gizarte Aurreikuspenaren Euskal Kontseiluan parte hartzen du, BGAEen sektorearen ordezkari moduan. Gainera, kide nabarmena da Confederación Española de Mutualidades de Previsión Social Voluntarian ere, ordezkari bat du Europako pentsioen elkarte garrantzitsuena den PensionsEuropen, eta sektore publikoko pentsioen Europako elkartean, eta sektore publikoko pentsioen Europako elkartea den EAPSPIko kidea da, behatzaile moduan.
Telefonoz (94.415.54.33), posta elektronikoz (info@epsv.org), web orrialdearen bitartez (www.epsv.org) edo zuzenean aurretiko zitarekin (Hurtado de Amézaga kalea, 28, 1 ezk.-ezk. Bilbo).