2014/03/10
Euskadiko GizarteAurreikuspeneko ondarea 21.000 milioi eurotik gorakoa da
- Prestazioek gainditzen dute 1.000 milioi euroko zifra.
- Bazkideen kopurua eta ekarpenak murriztu dira neurrizkoki.
Euskadiko Borondatezko GizarteAurreikuspeneko Erakundeen ondareak gainditzen du, lehen aldiz, 21.000 milioi euroko muga, 1.300 milioi euro baino gehiagotan hobetuz lehenagoko ekitaldiaren datuak. Ondare honek, Euskadiko BPGren %33,60 gainditzen du, Estatuko sistemak (%8,4) laukoiztuz eta EB-15eko batezbestekoaren (%32,7) modukoa izanik. Hala ere, beti azpimarratzen dugun modura, oso urruti dago oraindik BPGren %53tik %171ra bitarteko eremu honetan herrialde garatuenetatik eta, baita ere, OCDEren %77ko batez bestekotik.
Sistemaka, enpleguko modalitateko erakundeen eta norbanako erakundeen ondarea euroko 10.500 milioitik gorakoa da modalitate bietan.
Beren aldetik, kuotak edo ekarpenak 880 milioi eurotik gorakoak dira, nahiz eta zerbait murriztu diren norbanako sisteman (-%1,32) krisiaren eraginez eta, ageriago, enpleguko sistematan (-%7,86), funtsean, sistemaren heldutasunagatik eta kolektibo berri gutxi sartzeagatik, ahaztu gabe BGAEei ekarpen publikoak eten egitearen ondoriozko arazoak
Bazkideen kopuruari dagokionez, kontu edo posizioen kopuruagatik neurtua, zeren oso zaila baita zehaztea zenbat dauden bikoizturik eta ekarpenak ematean eten eginik, %3 baino gutxiago murriztu da. Bere aldetik, jardunean dagoen biztanleria aktiboarekiko bazkideen ehunekoa, enpleguko sistemaren datua kontuan hartuz, erditik gorakoa litzateke (%51,14).
Beste alde batetik, emaniko prestazioek gainditzen dute 1.000 milioi euroko zifra, aurreko ekitaldian baino 165 milioi gehiago, azpimarratuz norbanako sisteman gertatua (+%24,46). Hau, gure ustez, urte amaieran zergetan izan den eraberritzearen ondorioz izan da.
Ekitaldia positiboa izan da etekinetan. Hala ere, beharrezkoa da gogoratzea errentagarritasunak oso daudela plan bakoitzeko inbertsiorako politikaren pean eta urteroko errentagarritasuna uneko argazki bat baino ez dela; izan ere, garrantzitsua dena, epe luzerako emaitza da, zerikusi handia duena egoera eta adin bakoitzari ondoen dagokien inbertitzeko profilarekin.
2014ri dagokionez, antza denez, egoera ekonomiko korapilotsuan jarraituko dugun arren, bide positibo batetik jarraitzeko ustea dugu etekinetan.