2019/11/26
BGAE-EN EGUNGO INTERES-TASEN INGURUKO INBERTSIO-ZORROEN ETORKIZUNA IZENEKO JARDUNALDIA
Joan den azaroaren 14an, BGAE-EN EGUNGO INTERES-TASEN INGURUKO INBERTSIO-ZORROEN ETORKIZUNA izeneko jardunaldia egin zen Bilbon, Federazio honek antolatuta.
Gai horri erantzuna ematen saiatzeko, Carlos Magán Pérez jn., AFIko bazkideak emandako txostenarekin hasi zen saioa, eta ondoren mahai-ingurua egin zuen, Luis María Ugarte Azpiri jnak., LagunAro, enpleguko BGAEko zuzendari nagusiak, moderatzaile moduan, eta honako hauek parte hartuz:
- Aitor García Santamaría jn., Laboral Kutxaren inbertsio – funts eta aurreikuspen planen arloko Zuzendaria.
- Joseba Orueta Coria jn, Kutxabank Gestionen Kontseilari Delegatua.
- Pedro del Pozo Vallejo jn, Abokatutzaren Mutualitatearen inbertsio hirigarrien Zuzendaria.
- Javier Velasco Rubio jn., BBVAko Instituzio gestorea.
Mahai-ingurua amaituta, bertaratutakoei publiko gisa parte hartzeko aukera eman zitzaien, Federazio honetako lehendakari Ignacio J. Etxebarria Etxeita jnak. jardunaldia itxi aurretik.