Zer iritzi daude

BGAE: euskal babesa pentsioen alorrean

Apirilaren 19ko edizioan, elEconomista País Vasco egunkariak gure Presidentearen, Ignacio Javier Etxebarria Etxeita jn-ren, iritzi artikulu bat argitaratu du BGAEen egungo egoerari buruzkoa.

2017 ekitaldian BGAEek ordaindutako prestazioak 835 milioi eurotik gorakoak izan dira, horrek esan nahi du Erakunde horiek azken 5 ekitaldietan bere bazkide eta onuradunei 4.600 milioi euro baino gehiago ordaindu dizkietela.

Euskadiko BGAEen ondarea beti hazi da, 2008an ezik. 2017ko abenduaren 31an 24.500 milioikoa izan da, Euskadiko BPGaren %33,7tik gora, Estatuko sistemen %9,5 nabarmenki gaindituz eta EB-15-en batezbestekoaren antzekoa, %36 dena.

Lehentasunezko BGAEak dira baliabiderik eraginkorrenak Euskadin borondatezko gizarte babesa orokortzeko, partekatutako ekarpenak dituzten BGAEak direlako, printzipioz kobrantza errenta eran delako, erreskate eskubide gabekoak eta gastu urrikoak.