Zer iritzi daude

BGAE: esparru juridikoa eta erronka eta eskakizun nagusiak

Apirileko Forum Fiscal aldizkarian, gure Presidentearen, Ignacio Javier Etxebarria Etxeita jn-ren, artikulu bat argitaratu da. Horretan aztertzen ditu BGAEen esparru juridikoa eta erronka eta esakizun nagusiak.

Egun, Gizarte Asegurantzaren erregimen publikoak ordaintzen dituen pentsioak azken soldataren %70 eta %80 bitartekoak dira. Alabaina Estatu espainiarrak pentsioen alorrean hartutato erreforma parametrikoek ez dute sistema publikoaren sendotasuna ekarriko, alderantzizkoa baizik. Are gehiago, ez da zentzugabea pentsatzea pentsioek %5 eta %6 arteko balioa galtzea 10 urtero.

Horregatik, pentsioen alorrean babes sozialaren oinarrizko zutabea sistema publikoa izan behar dela aitortuz, BGAEen bitartez gauzatutako gizarte aurreikuspen osagarriaren erronka nagusia da, egun, modu egoki eta nahikoan osatzea. Horretarako epe laburrean euskal herritarren artean orokortzera zuzendutako neurriak hartu beharko lirateke, biztanleria aktiboaren %70a babestu eta azken soldataren %20ra lortzeko helburuarekin eta horrela, behin erretiroa hartzen dugunean, bizi maila bera izaten jarraitu.