Sektoreko berriak

BGAEek ordaindutako prestazioak 835 milioi eurotik gora 2017an.

  • Euskadiko Gizarte Aurreikuspeneko ondarea 25.000 milioi eurotik hurbil.
  • Ekarpenak arinki gehitu dira.
  • Bazkide kopuruak aurreko ekitaldikoari eusten dio. 

2017ko ekitaldian zehar BGAEek gauzatutako prestazioak 835 milioi eurotik gorakoak izan dira, horrek esan nahi du Erakunde horiek azken 5 ekitaldietan bere bazkide eta onuradunei 4.600 milioi euro baino gehiago ordaindu dizkietela, Euskadin gizarte babesaren alorrean egiten duten lana berretsiz beste behin ere.

Beren aldetik, Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen ondareak gorantz jarraitzen du  eta 24.500 milioi euroko muga gainditu du lehendabizikoz, aurreko ekitaldiko datuak 600 milioi eurotik gora hobetuz. Ondare honek suposatzen du Euskadiko BPGaren %33,7tik gora, Estatuko sistemen ehunekoa (%9,5) nabarmenki gaindituz eta EB-15-en batezbestekoaren (%36,00) antzekoa; hala ere, beti azpimarratzen dugun modura, oso urrun oraindik BPGaren %49tik %181ra bitarteko ratioak dituzten eremu honetako herrialde garatuenetatik, eta baita ere %85,3 den OCDE-ren batezbestekotik.

Sistemaka, enplegu modalitateko erakundeen ondarea banan-banako erakundeenaren gainetik dago, hala eta guztiz ere, biek gainditzen dute 11.600 milioi euroko zenbatekoa.

Bestalde, kuotak edo ekarpenak 769 milioi eurotik gorakoak dira, %1,84ko batezbesteko hazkundearekin, hortaz egoera aurreko ekitaldikoaren berdintsua da.

Bazkideen kopuruari dagokionez, kontu edo posizioen kopuruen arabera neurtuta, oso zaila baita zehaztea zenbat diren bazkide bikoiztuak edo ekarpenak bertan behera utzirik dituztenak, berdin mantentzen  da gutxi gorabehera (%-0,50), milioi ehun milaren gainetik, ohizkoa den bezala.  Era berean, jardunean den biztanleri aktiboarekiko bazkideen ehunekoa, enpleguko sistemaren datua kontuan hartzen badugu, horren erdia izango litzateke gutxi gorabehera (%49,20).

Halaber, 2017 ekitaldia positiboa izan da etekinei dagokienez. Hala ere, beharrezkoa da gogoratzea errentagarritasunak, neurri handi batean, aurreikuspeneko plan bakoitzaren inbertsio politikaren pean daudela, eta urteko errentagarritasuna une bateko argazki bat baino ez dela, garrantzitsuena, epe luzerako emaitza da, zeinak zerikusi handia du egoera eta adin bakoitzari ondoen dagokion inbertsio profilarekin.

2018ari begira bide positiboan mantentzea espero dugu, aspektu adierazgarrienei dagokienez.