Sektoreko berriak

Euskadiko GizarteAurreikuspeneko ondarea, 19.000 miloitik gora.

  • 2011ean ordaindu diren prestazioek 1.000 milioi euro kopurua gainditu dute.
  • Bazkideak apalean ari dira gehitzen eta ekarpenak jaisten dira.

Euskal Herriko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen ondareak, lehenengoz gainditu egin du 19.000 milioi euroko muga, 300 milioitan baino gehiagotan hobetuz aurreko ekitaldiko datuak. Ondare honek suposatzen du ia Euskadiko BPGren %30, erabat gaindituz Estatuko sistemena (%7,8), eta apur bat gehiago UE-15-ren batez bestekotik (%26). Eta, beti azpimarratzen dugun modura, guztiz urrun dago oraindik %44etik %124ra bitarteko ratioak dituzten eremu honetan herrialde aurreratuenetatik eta, baita ere, %67,6ekoa den OCDE batez bestekotik..

Sistemen arabera, enpleguko modalitateko erakundeen ondareak gainditu egin du norbanako erakundeena, modalitate biak daudela 9.400 milioi eurotatik gora.

Beren aldetik, kuotek edo ekarpenek jaitsi egin dute %10ean, batez ere elkartutako eta enplegu sistemetan krisiaren eraginez berriro oso saila izan den ekitaldi batean.

Bazkideen kopuruari dagokionez, kontu edo posizioen kopuruaz neurturik, zeren oso zaila baita zehaztea zenbat dauden bikoizturik edo ekarpenetan eten egin izanik, 1.164.678 da; hortaz, %2ean baino zerbait gehiagotan gehitu da. Bere aldetik, biztanleri aktibo jardunean dagoenarekiko bazkideen ehunekoak, enpleguko sistemaren datua kontuan hartzen baldin badugu, %45,5a gaindituko luke.

Bestalde, ordaindu diren prestazioek gainditzen lehenengoz 1.000 milioi euroko zifra, %13etik gorako gehikuntzarekin, beharbada sistemaren heldutasunarengatik edo premia larrian gizarteaurreikuspenaren sistemak jokatzen duen rolagatik.

Errentagarritasunak neurri handian daude inbertsioaren profilagatik baldintzatuak; hala ere, beharrezkoa da gogoraraztea urteroko errentagarritasuna uneko argazki bat baino ez dela; izan ere, garrantzitsuena da epe luzerako emaitza, zerikusi handia duela egoera eta adin bakoitzari ondoen dagokien inbertsioko profilarekin.

2012ri dagokionez, ziurgabetasun ekonomi testuinguruan bizi den arren, aldagarri adierazgarrienek gora egingo dutela da gure ustea.