Pentsio Osagarriak, zertarako?
Pentsio Osagarriak, zer egin?
Pentsio Osagarriak, ekarpenak
eta prestazioak
Europako erdialdeko eta hegoaldeko herrialdeetan, Gizarte Segurantzako sistemak nahikoa eskuzabalak dira. Sistema publikoak soldataren araberako pentsioa ordaintzen du, eta ez bakarrik bizirauteko gutxienekoa, mundu anglosaxoian gertatzen den bezala.

Ikuspegi horrek gizarte aurreikuspen osagarriko sistemen premia baztertzen ez badu ere, eskaini beharreko aurreikuspen sisteman du eragina. Helburua ez da Gizarte Segurantzakoak bezalako pentsio proportzionalak, biziartekoak eta eguneragarriak nahitaez eskaintzea, pentsio publikoa sendotzeko eta osatzeko epe luzerako aurreikuspen-aurrezkia eratzea baizik.

Dena dela, prestazio zehaztuko sistemek, noizean behin egokitu behar badira ere, berme gehiago eskaintzen dizkiete bazkideei, hasiera batean, ez daudelako arrisku finantzario eta biometrikoen menpe.

Zenbait eragileren ondorioz sortu behar dira sistema osagarriak:
Ikuspegi estatikotik barik, etorkizuneko ikuspegitik begiratu behar zaio sistema publikoaren estaldurari. Arazoa ez da Gizarte Segurantzak orain estaldura ona eman ahal duen ala ez, 20 edo 30 urte barru eman ahal izango duen baizik. Gizarte adostasunaren arabera, gaur egungo %80tik %55-%60ra murriztuko da estaldura. Era berean, Europako adostasunaren arabera, ordezkapen tasa %75ekoa izan beharko da kontsumo mailari eusteko. Aurreikuspen osagarriak estali beharko du alde hori.
Sistema publikoa gero eta malguagoa izango da adinari dagokionez, baina aldez aurretiko erretiroaren kostu aktuarial guztia egotziko du prestazioan. Gehiago kobratzea ez ezik, lehenago erretiratzea ere bada aurreikuspen osagarriaren helburua.
Gizarte Segurantzak estaltzen ditu soldatak kantitate bateraino. Kopuru horretatik aurrera, ez dago estaldura publikorik. Hori dela eta, soldata handiagoak dituztenek sistema osagarrietara egin behar dituzte ekarpenak, estali gabeko soldata horren zati bat estaltzeko, behintzat. Halakoetan, ekarpena lehen suposamendua baino askoz handiagoa izan behar da, prestazio bakarra baino ez delako jasoko goiko tarte horrengatik.
Era berean, lanbideetan gertatutako etenaldiak ere konpentsatzen dituzte, euren ondorioz ez dagoelako Gizarte Segurantzako gehienezko pentsioetara iristerik.
Federación de Entidades de Previsión Social Voluntaria . Euskadiko Gizarte-Emendiotarako Borondatzeko Erakundeen Baterakundea
Hurtado de Amézaga, 14 bajo-izq. - 48008 Bilbao - Telef.: 94 41554 33 - Faxa: 94 415 25 12 - E.posta: info@epsv.org