1 Beren estatutuetan ezarritakoarekin bat etorrita, aurreikuspen sozialeko erakundeek badute pentsioak ematerik baldin eta honako kontingentziak gertatzen badira:
Erretiroa.
Heriotza.
Ezintasun iraunkorra.
Iraupen luzeko langabezia.
Gaixoaldi larria.
2 Halaber, honako prestazio hauek eman ditzakete:
Osasun laguntza, ebakuntzak eta egonaldiak osasun zentroetan.
Aldi baterako ezintasuna.
Ehorzketa.
Mendekotasuna.
Bazkide osoen ondasunetan izandako kalteentzako ordainak, baldin eta etxebizitza, etxeko arreoa, lanabesak, abereak edo mutualisten beste edozein ondasun motakoak badira eta ondasunok bazkide osoaren lan-jardun edo lanbide jarduerarekin lotura badute.
Gizarte aurreikuspenarekin zerikusia duten beste batzuk.


Honako ezaugarriok dituzten Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen bitartez bideratzen dira helburu horiek:

Ez dago bazkide izateko inolako mugarik.
Eskubide eta betebehar berberak dituzte bazkide guztiek.
Ez dute inolako irabazi asmorik.
Honako hauen bidez zuzkitzen dituzte euren fondoak: bazkideen kuotak; babesleek, pertsona fisikoek edo juridikoek edo bestelako erakundeek egindako ekarpenak; eta euren inbertsioen mozkinak, hala badagozkie.
Gobernu organoak demokratikoki egituratu eta eratzen dira.
Federación de Entidades de Previsión Social Voluntaria . Euskadiko Gizarte-Emendiotarako Borondatzeko Erakundeen Baterakundea
Hurtado de Amézaga, 14 bajo-izq. - 48008 Bilbao - Telef.: 94 41554 33 - Faxa: 94 415 25 12 - E.posta: info@epsv.org