Aurreikuspena munduan

Aurreikuspen osagarriaren helburua, abian jartzen den herrialdea edo gizarte sistema edozein izanik ere, beti berbera da: sistema publikoarekin lankidetzan aritzea onuradunak pentsioa jaso ahal izan dezan (publikoa+osagarria), egokia, segurua eta iraunkorra -Europako Batzordearen hitzetan-. Horri esker, erretiratu izanak ez du bere bizi kalitatean kalterik eragingo. Nolanahi ere, egokitzat jo dezakeguna aldatu egiten da erreferentzia gisa hartzen dugun gizartearen arabera.

ELGAko datuen arabera, 2014. urtearen bukaerako pentsioen sistema osagarrien munduko ondarea 21,5 bilioi eurokoa izatera iritsi zen (azken datu ezaguna), lau herrialdetan (Holanda, Islandia, Suitza eta Australian) bertako BPG Barne Produktu Gordina gainditzen zuen ondarearekin; hots, bertako ekonomia baino neurri handiagoarekin.

Guri dagokigunean, Euskadin BGAEen ondareak bertako BPGren %33,50 baino gehiago hartzen zuen; ehuneko hori Espainiako sistemen (%9) halako lau zen ia.

infointerespsc-tabla1-dkt-eus

Munduan zehar pentsio osagarrien sistemen garapena baldintzatu egin ohi du sistema publikoak emandako babesaren indarra handiagoa edo txikiagoa izateak. Hala, Espainia, Italia, Grezia edo Hungaria bezalako herrialdeetan, jendea ohituta dago azken soldataren antzeko pentsio publikoak izaten, baina gaur egun jaisten ari da, eta prestazio osagarria oso urria da Holanda edo Islandia bezalako beste herrialde batzuekin alderatuta, haietan prestazio osagarria publikoa baino handiagoa baita.

infointerespsc-tabla2-dkt-eus

Nolanahi ere, azpimarratu beharra daukagu pentsio osagarrien garrantzia handitzen ari dela munduko herrialde guztietan. Izan ere, biztanleria zahartzeak, jaiotze tasa jaistearekin batera, eragin aski garrantzitsua du pentsioen sistema publikoetan. Horren harira, ezin ukatu sistema publikoaren kotizatzaile kopurua txikitzen ari dela, aldi berean pentsiodunen kopurua eta pentsioa kobratzen duten denbora aldia handitzen ari den bitartean.

Arazo hori ez da Espainiako estatuaren arazoa bakarrik, baizik eta ELGAko herrialdeen erdia inguru azken urteetan zehar dagoeneko hasita dago euren pentsio sistemen finantza iraunkortasuna hobetzeko ekintzak abiarazten.

Hartutako neurriak ildo baten arabera gauzatu dira: pentsio publikoa kobratzeko sarbidea zaildu eta diru-kopurua gutxitu.

Horiek horrela izanik, nazioarte mailan bideratutako erreformen helburu nagusiak hauek izan dira: erretiratzeko legezko gutxieneko adina handituz erretiroa atzeratzea, aldez aurretik erretiratu ahal izateko erraztasunak murriztea, pentsioa kalkulatzeko urte kopurua handitzea, denbora gehiagoz lan egiteko pizgarriak hobetzea edo pentsioaren balioa berritzea eta KPI elkarren artean bereiztea; horrela, denboran zehar erretiro aldiko eros-ahalmena galtzen joan da.

Neurri horien guztien eraginez, pentsio publikoa jaitsi egiten da, eta, horrenbestean, egoera okerragoan uzten ditu pentsio bakartzat sistema publikoari dagokiona daukaten lagunak.

Oinarri-oinarrian demografia eragileek eragindako zailtasun une hauetan, komeniko litzateke nazioarte mailan jarraitu beharreko ereduak zein diren identifikatzea.

Mundu osoko herrialdeetan, hainbat pentsio sistemaren maila urtero kalifikatzen duen MMGPI (Melbourne Mercer Global Pension Index) txostenaren arabera, 2016. urtean (ordukoa da eskura daukagun azken datua) aztertutako 27 herrialderen artean, honako hauek zeuden munduko pentsio sistema onenak dauzkatenen zerrendako buru, hurrenez hurren: Danimarka, Holanda, Australia, Finlandia eta Suedia. Bost herrialde horiek bat datoz honetan: ezinbesteko lehenengo zutabe irmoa daukate, babes nolabait leunarekin, ezinbesteko edo ia ezinbesteko bigarren zutabe orokorra ere bai, eta bai banan-banakako aurreikuspen-aurrezkirako hirugarren zutabea ere. Sistema horietan, beste neurri batzuen artean, gizarte aurreikuspen osagarriak zerga pizgarriak dauzka.