Ekarpenen fiskalitatea

Atal honetan, bereizketa bat egin dezakegu: ekarpenak egiten dituen zenbaki-bazkideari aplika dakizkiokeen zerga-araudia, alde batetik, eta langilea edo soldatapekoaren alde ekarpenak egiten dituen bazkide babesle enplegatzaileari dagokiona.

Zenbakiko bazkidearen ekarpenen zerga erregimena

  • Zenbakiko bazkideak jarritako zenbatekoak PFEZko zerga oinarritik kendu ahal izango dira, urtean 5.000 euroko gehienezko muga orokorrarekin.
  • Baldin eta zergapekoaren ezkonlagunak edo izatezko bikotekideak zerga oinarri orokorrean sartzeko errendimendurik lortzen ez badu edo urtean 8.000 € baino gutxiagoko kopurua lortzen badu, PFEZaren zerga oinarrian ezkonlagun edo izatezko bikote hori bazkide den BGAEan jarritako ekarpenak kendu ahal izango dituzte, gehieneko 2.400 euroko mugarekin.
  • Minusbaliotasuna duten lagunei dagokienean, desgaituak berak urtean gehienez jar dezakeen diru kopurua 24.250 € dira; minusbaliatua ez den beste edozeinek jarritakoa, berriz, 8.000 € izango da gehienez. Kendu ahal izango diren urteko ekarpenak gehienez 24.250 eurokoak izango dira orotara.

Bazkide babeslearen ekarpenen zerga erregimena

Ekarpenak Elkarteen gaineko zergan ken daitekeen gastuak dira, baldin eta jarritako zenbatekoak zenbakiko bazkideei leporatzen bazaizkie; euren zerga pertsonalaren zerga-oinarrian sartzen dira.

1986ko irailaren 17a baino lehenagoko enpresaria eta langilearen arteko hitzarmen edo patxikitunei dagokienean, bazkide babesleek jarritako kopurua kendu ahal dute euren Elkarteen gaineko zergan, zenbateko horiek PFEZko zerga oinarrian langile edo bazkideei leporatzeko eskatu gabe.

Horrez gain, ez da beharrezkoa izango langileari leporatzea ere, baldin eta ekarpenak beharrezkoak badira bermatzeko abian diren prestazioak, BGAEko bazkideen eskubideak edo erretirorako zehaztutako prestazio-erregimenak barnean dituzten aurreikuspen planak, eta, ikuskaritza aktuarialen bitartez, aipatutako BGAE edo aurreikuspen planean defizita dagoela azaltzen bada.

Enpresa ekarpenak kendu ahal izango dira, urtean gehienez 8.000 euroko mugarekin.

Sistemari egiteko ekarpenek urtean 12.000 euroko muga bateratua dute. Zenbakiko bazkideek edo ohikoek egindako gehiegizko ekarpenek edota adierazitako mugak gainditzeagatik edo aipatutako zerga oinarria nahikoa ez izateagatik PFEZko zerga oinarria jaisterik izan ez duten bazkide babesleen ekarpenak jaitsi ahal izango dira hurrengo bost ekitaldietan; betiere baldin eta jaisten diren ekitaldiko unean bazkideak erretiroa hartuta ez badaude.

download2017ko ekarpenen taula jaitsi