Federazioaren inguruan

Zer da Euskadiko BGAEen Federazioa?

Euskadiko BGAEen Federazioa Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen (BGAE) euskal elkarterik garrantzitsuena da.

Zertarako balio du?

Euskadiko BGAEen Federazioak oinarrizko hiru eginkizun betetzen ditu: BGAEen ordezkaria da Erakunde publikoen aurrean (Eusko Legebiltzarra eta Foru Aldundiak) eta gizarte aurreikuspenarekin lotutako beste era bateko talde eta erakundeekin; Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Sektorearen ordezkaria da Gizarte Aurreikuspenaren Euskal Kontseiluan, eta gizarte aurreikuspenaren zabalkundea nahiz prestakuntza sustatzen ditu.

Zer zerbitzu ematen ditu Federazioak?

Euskadiko BGAEen Federazioak laguntza teknikoa ematen du (juridikoa, finantzaria, fiskala, eta abar), federatutako erakundeei eta jendeari oro har, BGAEen datu esanguratsuenen berri ematen du, eta prestakuntza ikastaroak egiten ditu.

Nola finantzatzen da Federazioa?

Euskadiko BGAEen Federazioak ez du irabazi asmorik, eta finantza iturri bezala bazkide diren federatutako BGAEen kuotak darabiltza, eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza txiki bat.

Zer erakunde daude federatuta? Guztiak berdinak al dira?

BGAE izaera aitortzen zaien erakundeak daude federatuta, eta hainbat modalitateetakoak dira. Horrenbestean, badira enplegu BGAEak (enpresen baitan sortuak), banan-banakakoak (finantza erakundeek sustatuak), elkartutakoak (talde eta elkarteek sustatuak) eta desberdindu-gabekoak (babesa ematen dute honelako gastuak sortuz gero: ehorzketa, itsasontzien kroskoak haustea, sutea, eta abar).

Zenbat BGAE daude federatuta?

Gaur egun, federatutako erakundeak 70 inguru dira.

Derrigorrezkoa al da federatzea?

Ez da derrigorrezkoa federatzea; hala ere, BGAE garrantzitsuenak federatuta daude, eta sektorearen ondare osoaren %95 baino gehiago ordezkatzen dute.

 

Ba al da beste BGAE federaziorik Euskadin?

Bai, Euskadin bada Sutearo izeneko BGAEen beste federazio bat. Dena den, bertan federatutako erakundeak babesa emateaz arduratzen dira, bai, baina bere bazkideen etxebizitzetan zenbait kalte gertatuz gero bakarrik, besteak beste: sutea, eztanda, tximistak, euria, haizea, lapurreta, harria…

Ba al da beste BGAE federaziorik Euskaditik kanpora?

Euskaditik kanpo, erakunde baliokidea Confederación Española de Mutualidades de Previsión Social Voluntaria izango litzateke eta Europako gainerako herrialdeetan PensionsEurope, Europako pentsioen elkarterik garrantzitsuena.

Federazioak beste foroetan parte hartzen al du?

Bai, Euskadiko BGAEen Federazioak Gizarte Aurreikuspenaren Euskal Kontseiluan parte hartzen du, BGAEen sektorearen ordezkari moduan. Gainera, kide nabarmena da Confederación Española de Mutualidades de Previsión Social Voluntarian ere, ordezkari bat du Europako pentsioen elkarte garrantzitsuena den PensionsEuropen, eta sektore publikoko pentsioen Europako elkartean, eta sektore publikoko pentsioen Europako elkartea den EAPSPIko kidea da, behatzaile moduan.