Ekarpenak

Nola eragiten dute?

BGAE batetik kobratu ahal izateko, beharrezkoa da ekarpen sorta bat egitea, eskubide ekonomiko batzuk metatzen joateko; eskubide horiek erabiliko dira bazkideari prestazioa ordaintzeko, Erakunde bakoitzeko estatutuetan aurreikusitako gertaeraren bat suertatzen bada.

Ekarpenak desberdin egiten dira enpleguko BGAEetan, bazkide babesleak (enplegatzaileak) ere bazkideen alde (enplegatuak) ekarpenak egiten baititu, hitzarmen kolektiboan edo xedapen baliokidean hitzartutakoaren arabera.

Komeni da aintzat hartzea ondorengo kontu hauek:

Egiteko beharra

BGAE batek ez du erretiroko pentsio publikoa ordezkatzen, osatu egiten du.

Gizarte Segurantzan jorratu diren erreforma guztiak ildo baten arabera egin dira: pentsio publikoa kobratzeko sarbidea zaildu eta diru-kopurua gutxitu. Gainera, Euskadin pentsioa jasotzen duen lagun bakoitzeko 2 kotizatzaile baino gutxiago daude; sistemak iraun dezan eska daitekeen gutxienekoaern azpitik, alegia.

Pentsio publikoak KPIaren arabera eguneratuko ez direnez, 10 urteko epean, kobratzen den pentsioaren erosteko ahalmenak %5ekoa baino galera handiagoa jasango du.

Garaiz hasi behar da ekarpenak egiten

Lan jarduera batean hasi orduko komeni da BGAE batean dirua jartzen hastea.

Ekarpen aldi luzeetan eskura ditzakegu benetan gure ekarpenen onurarik onenak. Horren harira, 30 urtean zehar BGAE batean dirua jartzen duen lagun batek izango duen pentsio osagarriaren 1/3 jasoko dituen errentagarritasunaren eta zerga-onuren bitartez lortuko du.

Iraun egin behar da

Ez da komeni ekarpenak etetea, ez eta urteko azken egunerako uztea ere. Hobe da ekarpenak aldian behin egitea, merkatuek eskaintzen diguten errentagarritasunaren onurak jasoko baititugu.

Ekarpena egokia izan behar da

Baldin eta helburu nagusia azkeneko soldataren %20aren pentsio osagarri baliokidea lortzea bada, ekarpena horren araberakoa izan behar da.

Gizarte Segurantzako gehieneko pentsioa (35.674 euro urtean) baino soldata handiagoa daukaten lagunentzat ere, BGAEak izan daitezke diru-sarreren arteko aldea ekiditeko tresna egokia.

BGAEetako ekarpenek zerga-onurak dituzte

BGAEetan egindako ekarpenek abantailak dituzte zerga trataerari dagokionean.