Abantailak

BGAE batean dauzkazun eskubide ekonomikoek lagundu egingo dizute:

  • Erretiratzen zarenean zure bizi kalitatea eta zure etxekoena mantentzen.
  • Ekarpenak egiten dituzunean zerga-onurak jasotzen.

 

Pentsio publikoaren zure osagarria zenbat eta lehenago planifikatu, orduan eta azkarrago lortuko duzu “kapitalizazioaren miraria" deitzen duguna: onura edo errendimendu handiagoa lortzea, ahalegin txikiagoarekin. Sortzen ari diren errendimenduak ekarpenei batzen doazen heinean, ondare osoa handitu egiten da denboran zehar; sortzen doazen irabaziak gero eta handiagoak dira, ia ahaleginik egin gabe.