BGAEak

Zer dira eta zertarako balio dute?

BGAEak Euskal Herrian irabazi asmorik gabe borondatez sortutako erakundeak dira, bazkideak hainbat egoeratan babestu ahal izateko helburuarekin.

BGAEek, funtsean, Gizarte Segurantzak ordaindutakoez gain pentsio osagarriak ordaintzen dizkiete bere onuradunei; erretiroa iritsitakoan, bazkideak lanean ari zenean jasotako azken soldatako kopuruaren ahalik eta hurbileneko zenbatekoa jasotzen laguntzea da helburua.

Lau BGAE mota dauzkagu:

  • Banan-banakoak - finantza erakundeek sustatuak.
  • Desberdindu-gabekoak - ez dute pentsiorik ordaintzen, baizik eta bazkidearen ehorzketa gastuak edo etxebizitza, itsasontzi, eta abarretan gertatutako kalteak ordaintzen dituzte.
  • Elkartutakoak - talde eta elkarteek sustatuak.
  • Enplegukoak - enpresen baitan  sortutakoak.